www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. IRAKURTZA

 

Jesus sarturik Jerusalenen asta-ganean,
ezagututen dabe Jangoikoaren Semetzat.
Negar egiten dau Erriaren ganean.

 

BATERA San Mateok cap. 21. v. 1-11.
San Markosek cap. 11. v. 1-11.
San Lukasek cap. 19. v. 29-44.
San Juanek cap. 12. v. 12-19.

 

        Biaramonean Jerusalenera urreratu zirianean, ta eldurik Bethfajera, Olibeteko basora,

        Orduan Jesusek biraldu zituan bi bere dizipuluetarik,

        Eta esan eutsen: Zoaze zuen aurrez aur dagoan erritxikira,

        Eta an sartu ta bertati idoroko dozue asto bat, ta beragaz astakume bat zeñaren ganean eguño iñor jarri eztan gizonetarik; askatu egizue, ta ekarri eidazue.

        Eta iñok itanduten badeutsue; zegaiti askatuten dozuen, eranzun eiozue, Jaunak bear dituala: ta bereala largako ditu.

        Au guztiau jazo zan, bete zedin ziñoana Profetak, esanik:

        Siongo alabari esan eiozue: Aror non zure Errege zugana datorren bigunik, jarririk asto eme baten, ta astakume ar bustarri pean dagoanaren ganean.

        Joan zirian bere dizipuluak, ta egin eben Jesusek agindu eutsena.

        Eurak joan, ta arkitu eben astoa esturik bidez kanporako aurrean: ta askatu eben.

        Eta astoa askatutean, euren jabeak esan eutsen: Zetarako astoa askatuten dozue?

        Eurak eranzun eutsen, zelan Jesusek agindu eutsen; zerren Jaunak bear eban; ta larga eutsen.

        Eta ekarri eutsezan Jesusi asto eme, ta astakumea.

        Jai-fiestara etorri zan jente pilo andi batek, enzunik Jesus Jerusalenera etorrela,

        Artu zituezan palma adar-orriak, ta berari bidera urtenik, dedarka ziñoen: Hosana, bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena, Israelgo Erregea.

        Eta Jesusek idoro eban astotxoa, ta beronen ganean ifini zituezan eurek jaztekoak, ta bere ganean jarri-eragin eutsen, eskribidurik egoanez:

        Etzaite bildurtu, Siongo alabea, aramen non datorren zure Erregea astakume baten jarririk.

        Au orduan ez eben aditu bere dizipuluak: baña Jesus gloriatu zanean, orduan gomutadu zirian, gauzok bera gaiti eskribidurik egozala, ta eurok beragan bete ziriala.

        Eta bera joiala, zabalduten zituezan euren soñekoak bidean: ta beste batzuk eriñonz adarrak ebagi, ta bidean zabalduten zituezan.

        Eta Olibeteko mendiko oñera eldu zanean, dizipulu guztiak piloka gozo-pozez beterik asi zirian Jangoikoa alabetan dedarka, ikusi zituezan miragarri guztia kaiti,

        Esaten ebela: Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izenean datorren Erregea, bakea Zeruan, gloria goietan.

        Eta bere aurretik, ta atzetik etozan jenteak, dedar egiten eben ziñoela: Hosana, Dabiden Semeari.

        Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena: Bedeinkatua Dabid gure aitaren Erreinu datorrena: Hosana goietan.

        Eta testimonioa emoten eban Jesusegaz egon zan jente andiak Lazarori sepulturatik deitu, ta illen artetik biztu ebanean.

        Eta onegaiti bidera urten eutsen jente askok: enzun ebelako, berak mirari au egin ebala.

        Baña Fariseoak alkar esan eben: Eztakusue ezerbere aurreratuten eztogula? Ara zelan mundu guztiak darraion.

        Eta jenteen artean egozan Fariseo batzuk esan eutsen: Maixua, egiezu agirika zeure dizipuluai.

        Berak eranzun eutsen: Dirautsuet, eze, baldin eurak ixilduko balira bere, arriak dedar egingo dabela.

        Eta urreratu zanean, Erria ikusirik negar egin eban beronen ganean, esanik:

        Ai eta ezagutuko bazendu, ta beintzat zeure egun onetan, bakea ekarri leizuna! baña orain ezkutaurik dago zure begietarik.

        Bada zure kontra egunak etorriko dira, zeintzuetan zeure arerioak inguratuko zaituen esiturik, ta itxiko zaitue, ta alde guztitik estutuko zaitue:

        Eta lurreratuko zaitue zu, ta zure barruan dagozan zure semeak, ta zugan itxiko eztabe arririk arriaren ganean: zeure bisitako tenporea ezagutu etzendualako.

        Eta Jerusalenen sartu zanean Erri guztia mugitu zan, ziñoela: Nor da au?

        Eta jenteak ziñoen: Au da Jesus Profeta Nazaret Galileakoa.

        Eta Jerusalenen sartu zan Tenpluan: ta gauza guztiak ikusirik, berandutu zanean, urten eban Betaniara amabiakaz.

 

aurrekoa hurrengoa