www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

25. IRAKURTZA

 

Aserratuten da Jesus Judeguen kontra sinistu gura
ezteutselako ez berari, ez San Juani, ez Moisesi.

 

San Juanek cap. 5. v. 30-47.

 

        Nik neurez ezerbere egin ezin dot. Dantzudan legez, juzgetan dot: ta nire juizioa justua da: bada ez nabil neure borondatearen billa, ezpada biraldu ninduanaren borondatearen.

        Nik nire testigantza emoten badot, nire testimonioa ezta egiazkoa.

        Beste bat da nire testimonioa emoten dabena: ta dakit egiazkoa dala nigaiti emoten daben testimonioa.

        Zuek biraldu zenduen Juangana: ta testimonioa emon eutsan egiari.

        Baña nik gizonen testimoniorik artuten eztot: baña au diñot, salbau zaitezen zuek.

        Bera zan argi bat, erexeginik egoana, ta argituten ebana. Eta zuek poztu gura zenduen denpora labur baten bere argiaz.

        Nik barriz Juanen testimonioa baño andiago daukat. Zerren Aitak nik betetako emon eustazan egitekoak; nik egiten dodazan gauzok, nire testimonioa emoten dabe, Aitak biraldu nabela.

        Eta ni biraldu ninduan Aita berak nire testimonioa emon eban: ta zuek iñosbere bere boza enzun eztozue, ezta ikusi bere bere antz-irudia.

        Ez eta dozue bere berbea egotez zeuroetan: sinistuten eztozuela berak biraldu eban onegan.

        Arakatu egizuez Eskriturak, zeintzuetan zuek sinisten dozue beti betiko bizitzea dozuela: ta eurak dira nire testimonioa emoten dabenak:

        Eta nigana etorri gura eztozue, bizitza euki eztagizuen.

        Eztot gizonen gloriarik artuten.

        Baña nik ezagutu deutsuet, ez dozuela Jangoikoaren maitetasunik zeuroetan.

        Ni nire Aitaren izenean etorri nintzan, ta artuten enozue: beste bat baletor bere izenean a artuko zenduke. Zelan zuek sinistu ziñeike batak besteaganik gloria artuten dozuela, ta Jangoikoarena bakarrik dan gloria, billatuten eztozue?

        Eztozue uste izan bear, nik salatuko zaituedazala Aitaren aurrean: beste bat dago salatuten zaituezana, Moises, zeñegan zuek itxadoten dozuen.

        Bada sinistuko bazeunskioe Moisesi, niri bere sinistuko zeunskide: bada berak ni gaiti eskribidu eban.

        Baña bere eskribiduai sinisten ezpadeutsazue: zelan nire berbak sinistuko dozuez?

 

aurrekoa hurrengoa