31. IRAKURTZA
Gauzok enzunik, aldegin zirian Jesusganik bere dizipuluetarik batzuk: baña Apostoluak irme gelditu zirian sinistean.
San Juanek cap. 6. v. 60-72.
Au esan eban Kafarnaungo Batzarrean irakasten egoala.
Baña au enzun eben bere dizipuluetarik batzuk, esan eben: Irakaste gogorra da au, ta nok enzun lei?
Eta Jesusek bere artean jakinik, dongero ziñoela onegaiti bere dizipuluak, esan eutsen: Onek gatx-bidea emoten deutsue?
Bada zer liteke, bazenkusee gizonaren Semea len zegoan lekura igoten?
Espiritua da bizitza emoten dabena: baña aragiak eztakar probetxurik. Nik esan deutsuedazan berbak, espiritua, ta bizitza dira.
Baña zuen artean badira batzuk sinistuten eztabenak. Bada Jesusek lenengotik ekian, nortzuk zirian sinisten ez ebenak, ta nok salduko eban bera.
Eta ziñoan: Orregaiti esan deutsuet, iñor nigana ezin etorri ditekela, emoten ezpajako nire Aitaganik.
Ordureanik bere dizipuluetarik asko atzera biurtu zirian, ta ez ebiltzan beragaz.
Eta Jesusek esan eutsen amabiai: Ta zuek bere joan gura dozue?
Eta Simon Pedrok eranzun eutsan: Jauna, nogana joango gara? betiko bizitzako berbak dozuz.
Eta guk sinistu, ta ezagutu dogu zu zareala Kristo Jangoikoaren Semea.
Jesusek eranzun eutsan: Amabiok ez zinduedazan nik autu, ta zuetarik bat deabrua da?
Eta ziñoan Judas Iskariotes Simonen Semea gaiti: zerren amabietarik bat onek salduko eban.
|