www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

33. IRAKURTZA

 

Jesusek Judeguai adierazoten deutse
irudintza bat gizon Jaun andi batena,
zein joanik beste Erreinu batera, biurtu zanean,
kontuak eskatuten deutsez bere serbitzariai,
berak emoniko diruen ganean.

 

San Lukasek cap. 19. v. 11-28.

 

        Eurak au enzunik, jarraitu eban esaten eutsela bardintza bat, Jerusalen ondoan egoalako: ta uste ebelako, laster agertuko zala Jangoikoaren Erreinua.

        Esan eban bada: Jaun andi bat joan zan urrin egoan erri batera, an artuteko Erreinu bat, ta gero biurtuteko.

        Eta deitu ezkero bere serbitzarietarik amarri, emon eutsezan amar diru, ta esan eutsen: tratuan irabazi egizue ni natorren bitartean.

        Baña bere Errikoak gorroto eben: ta bere atzean mandatari bat biraldurik, esan eutsen: Nai eztogu onek gure ganean erreginatutea.

        Eta biurtu zanean bere Erreinua arturik, agindu eban deitu egiela dirua emon eutsen serbitzariai, jakiteko zeinbat bakotxak irabazi eban.

        Eldu zan bada lenengoa, ta esan eban: Jauna, zure diruak irabazi ditu amar diru.

        Eta esan eutsan: Ondo dago, serbitzari ona: gauza gitxian mena izan zarealako, eukiko dozu agintaritza amar Errien ganean.

        Eta etorririk beste bat, esan eban: Jauna, zure diruak bost diru irabazi ditu.

        Eta oni esan eutsan: Zuk bere amar Urien ganean eukiko dozu eskubidea.

        Eta irugarrena etorri zan, ta esan eban: Jauna, aramen zure dirua, zein gorderik euki dot miesa baten:

        Zerren zure bildur izan nasan, zarealako gizon gogor-latza; daroazu ifini eztozuna, ta igitaituten dozu erein eztozuna.

        Orduan berak esan eutsan: Serbitzari gaistoa, zeure aoz kondenetan zaitut: Bazenkian ni nintzala gogorra, daroadana ifini eztodana, ta igitauten dodala erein ez nebana:

        Zergaiti bada nire dirua ifini etzenduan tratuan, neure biurreran artu nengiantzat irabazteakaz?

        Eta esan eutsen an aurrean egozanai: Kendu oni dirua, ta emon eiozue amar diru dituanari.

        Eta eurak esan eutsen: Jauna, orrek amar diru ditu.

        Bada nik dirautsuet, daukanari emongo jakola, ta askotuko jako: baña ez dabenari, daukana bere kenduko jako.

        Baitabere ekarri egidazuez ona arako nire arerio gura ez ebenak nik euren ganean erreinatutea, ta emen bertan nire aurrean il egizuez.

        Ta au esanik, joian aurrean igarotera Jerusalenera.

 

aurrekoa hurrengoa