24. IRAKURTZA
Samaritarrak eragozten deutse Jesusi euren erritik Jerusalenera igarotea.
San Lukasek cap. 9. v. 51-56.
Eta bere Asunziñoko denporea etorren legez, adirazo eban Jerusalenera balilloa legez.
Eta mandariak bere aurrean biraldu zituan: eurok joan, ta sartu zirian Samaritanoen Erri baten, ostatua prestautera.
Eta artu ez eben, adietan emoten ebalako, Jerusalenera joiala.
Eta au ikusirik Santiago, ta Juan bere dizipuluak, esan eben: Jauna, gurozu esan daigun, Zerutik sua jatsi, ta erre daizela?
Baña bera eurakgana biurturik, aserratu jaken, esanik: Eztakizue ze espiritukoak zareen.
Gizonaren semea etorri etzan arimak galdutera, ezpada salbetara. Eta joan zirian beste errialde batera.
|