www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

25. IRAKURTZA

 

Jesusek berba egiten dau eskandalo, injuria,
ta fedearen ganean. Amar lepradun osatuten ditu.
Iñok eztaki nos etorriko dan kontuak artutera.

 

San Lukasek cap. v. 1-37.

 

        Eta bere dizipuluai esan eutsen: Ezin liteke eskandalo edo gatx-bideak ez etortea: Baña ai a zeñegaiti datozen!

        Obe leuke, errota-arri bat bere idunean ifini, ta botako balebe itxasora, txikitxo oneetarik batxori bekatu-bidea emotea baxen.

        Begira zeurok gaiti: Zure anajeak zure kontra bekatu egiten badau, arteztu egizu; ta damututen bajako, parkatu eiozu.

        Eta zazpi bider egunean zure kontra bekatu egiten badau, zazpi aldiz egunean zugana biurtuten bada, diñoala: Damu dot; parkatu egiozu.

        Eta Apostoluak Jaunari esan eutsen: Geiagotu eiguzu fedea.

        Eta Jaunak esan eban: ziape garau bat beste fede bazeunke, esango deutsazue masusta-arbola oni: Atera zaite sustraitik, ta aldatu zaite itxasora: ta obedituko deutsue.

        Eta nok zuetarik eukirik otseiñ bat lurra landu, edo taldea gordeten daben bat, kanpotik datorrenean, dirautso: bertati igaro, ta maian jarri zaite:

        Eta lenago eztirautso: Prestatu egizu afaria, ta serbidu nagizu jan, ta edaten dodan bitartean, ta gero zuk jan-edango dozu?

        Menturaz zor deutso eskerrik otseiñ ari, onek egin ebalako agindu jakona?

        Uste dot ezetz. Alan zuek bere egiten dozuezanean aginduten jatzuezan gauza guztiak, esazue: Serbitzari gauzezak gara: egin bear genduana, egin dogu.

        Eta gerta zan bera joiala Jerusalenera, igarotea Samaria, ta Galilearen erditik.

        Eta alde-erri baten sarturik, amar gizon lepradunak urten eutsen, urrinetik egozala.

        Eta dedarka esan eben: Jesus Maixua, euki egizu gure errukia.

        Berak ikusi zituanean, esan eban: Zoaze, erakusi zaiteze Sazerdoteai. Eta jazo zan, joiazala, garbiturik gelditutea.

        Eta euretarik batek ikusirik garbitu zala, biurtu zan esker onak dedarka Jangoikoari emoten.

        Eta auspaz lurrean Jesusen oñetara etxun zan, esker onak emoten eutsazala: ta au Samaritanoa zan.

        Eta Jesusek eranzun eban, esanik: Menturaz amar eztira garbitu dirianak? ta bederatziak non dira?

        Etzan besterik biurtu, ta Jangoikoari gloria emon egionik ezpada kanpotar au.

        Eta esan eutsan: zoaz, bada zeure fedeak osatu zaitu.

        Ta Fariseoak itandu eutsen: Nos etorriko da Jangoikoaren Erreinua? eranzun eutsen, esanik: Jangoikoaren Erreinua etorriko ezta oartu al litekean eraz.

        Eta esango eztabe, ara an, ara emen: bada Jangoikoaren Erreinua zeuroen barruan dago.

        Ta bere dizipuluai esan eutsen: Egunak etorriko dira zeñetan ikusi gurako dozuen gizonaren Semearen egun bat, ta ikusiko eztozue.

        Ta esango deutsue: ara emen, ara an non dagoan. Joan etzaiteze, jarraitu ez eiozue.

        Bada oñeztu-argiak zerupean argia emonik, batetik bestera argituten daben legez; onela izango da gizonaren Semea bere bere egunean.

        Baña bear da lenago, berak asko igarotea, ta deungetzat jente-kasta onek bera emotea.

        Eta Noe-ren egunetan jazo zan legez, alantxe izango da gizonaren Semearen egunetan bere.

        Jaten eben, edaten eben: gizonak artuten zituezan emazteak, ta andrak senarrak Noe Utxa-ontzian sartu arteraño: ta Uriola etorri zan, ta dirianak ondatu zituan.

        Au berau jazo zan Lot-en egunetan; Jan, ta edaten eben: erosi, ta salduten eben: landatu, ta etxeak egiten zituezan.

        Ta Lot-ek Sodomatik urten eban egunean, Zerutik inotsi zan sua, ta sufrea, ta guztiak il zituan.

        Onelangoa izango da gizonaren Semea agertuko dan eguna.

        Ordu atan tellatuan dagoanak, baditu bere alajak etxe barruan, jatsi ezpedi euren billa; ta kanpoan baldin badago, ezpidi biurtu atzera.

        Gomute zaiteze Lot-en emazteaz.

        Bere bizitzea gorde gura dabenak, galduko dau: ta galduten dabenak, biztuko dau.

        Dirautsuet: gauba atan bi oe baten egongo dira, bata eroango da, ta bestea geldituko da.

        Emakume bi egongo dira batera eioten: bata eroango da, ta bestea largako da: ta bi soloan; bata eroango da, ta bestea itxiko da.

        Eranzun, ta esan eutsen eurak: Non, Jauna?

        Eta berak esan eban: Non gorputza dan, arrañoak batuko dira an.

 

aurrekoa hurrengoa