5. IRAKURTZA
Jesu Kristoren etorrerea gizona dan aldetik, San Mateoren erara.
San Mateok cap. 1. v. 1 ad 17
Jesu Kristo Dabiden seme, Abraanen semearen sortueraren librua.
Abraanek sortu eban Isaak: ta Isaak-ek sortu eban Jakob: ta Jakobek sortu zituan Judas, ta bere anajeak.
Eta Judasek Tamarganik sortu zituan Fares, ta Zara: ta Faresek sortu eban Esron: ta Esronek sortu eban Aran.
Eta Aranek sortu eban Aminadab: ta Aminadabek sortu eban Naason: ta Naasonek sortu eban Salmon.
Eta Salmonek Raabganik sortu eban Booz: ta Boozek Ruthganik sortu eban Obed: ta Obedek sortu eban Jesse: ta Jessek sortu eban Dabid Erregea.
Eta Dabid Erregeak Uriasen emazte izan zanetik sortu eban Salomon.
Eta Salomonek sortu eban Roboan: ta Roboanek sortu eban Abias: ta Abiasek sortu eban Asa.
Eta Asak sortu eban Josafat: ta Josafatek sortu eban Joran: ta Joranek sortu eban Ozias.
Eta Oziasek sortu eban Joathan: ta Joathanek sortu eban Akaz: ta Akazek sortu eban Ezekias.
Eta Ezekiasek sortu eban Manasses: ta Manassesek sortu eban Amon: ta Amonek sortu eban Jonias.
Eta Joniasek sortu zituan Jekonias ta bere anajeak Babiloniako erbestean.
Eta Babiloniako erbestearen ondoan, Jekoniasek sortu eban Salathiel: ta Salathielek sortu eban Zorobabel.
Eta Zorobabelek sortu eban Abiud: ta Abiudek sortu eban Eliazin: ta Eliazinek sortu eban Azor.
Eta Azorek sortu eban Sadok: ta Sadozek sortu eban Atxin: ta Atxinek sortu eban Eliud.
Eta Eliudek sortu eban Eleazar; ta Eleazarrek sortu eban Mathan: ta Mathanek sortu eban Jakob.
Eta Jakobek sortu eban Josef senar Mariarena, zeñeganik jaio zan Jesus, Kristo deritxana.
Eta alan Abraanganik Dabid giño dagozan jeneraziño guztiak dira amalau: Dabidganik Babiloniako erbeste giño, amalau jeneraziño: Babiloniako erbestetik Kristoren etorrera giño, amalau jeneraziño.
|