www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

28. IRAKURTZA

 

Jesusek iges egiten dau Errege egin eztagien.
Bere Diszipuluak itxasoko ekatx andi baten arriskuan
dagozala, doa Jesus eurakgana ur ganean.

 

BATERA San Mateok cap. 14. v. 22-36.
San Markosek cap. 6. v. 45-56.
San Juanek cap. 6. v. 15-21.

 

        Eta Jesusek ezagutu ebanean, etorriko ziriala bera artu, ta Errege egiteko, iges egin eban beste bein berak bakarrik mendira.

        Eta agindu eutsen bertati dizipuluai, sartu zitezela barkuan, ta joan zitezela bera baño lenago Bethsaidako beste itxas aldera, berak jentea despedietan eban bitartean.

        Eta despeditu ezkero, berak bakarrik igo eban mendi batera oraziño egitera; ta gautu zanean, an bera bakarrik egoan.

        Eta beluturik, jatsi zirian itxasora bere dizipuluak.

        Eta barkuan sarturik, igaro zirian beste itxas aldera Gafarnaun-rantza: ta ilundu zan: ta Jesus etzan etorri eurakgana.

        Eta berandu izanik, barkua itxasoaren erdian egoan, ta bera bakarrik lurrean.

        Eta ur-olatuak esetsiten eben barkua itxas erdian.

        Eta jagiten zan itxasoa axe andiaren indarraz.

        Eta ikusten zituan neke andiaz arraunean ebiltzela, kontrako axea eukelako.

        Baña gaubeko laugarren bigirean eurakgana etorri zan itxaso ganean ebillala.

        Eta arraundu ebenean ogeta bost, edo ogeta amar estadio (milla pausa) legez, ikusi eben, Jesus itxaso ganean ebillala, ta eurakgana etorrela, ta bildurtu zirian. Ta usterazoten eban, aurreragora euretarik joiala.

        Eta ikusirik ebillala itxas ganean, ikaratu zirian, ta ziñoen: Koko-ikaragarria da. Ta izuturik dedarrez asi zirian. Bada guztiak ikusi eben, ta bildur-ikara artu eben.

        Baña Jesusek orduan berba egin eutsen, ta esan eban: ez bildurrik euki.

        Neu nas, ez ikaratu.

        Eta Pedrok eranzun eban ziñoala: Jauna, zeu bazara, agindu egidazu zugana joatea ur ganean.

        Eta berak esan eutsan: Erdu. Eta Pedro barkutik jatsirik, uren ganean ebillan Jesusgana elduteko.

        Baña axe andia ikusirik, bildur zan: ta ondatuten asirik, dedar egin eban esanik: Jauna balia zakidaz.

        Eta bertati Jesusek luzetu eban eskua, ta oratu eutsan, ta esan eutsan: Siniste gitxiko gizona, zelan dudau zenduan? Eta eurak barkuan artu gura eben.

        Eta igo eban euretara; ta barkura igonik, gelditu zan axea, ta barkua laster eldu zan, joan gura eben lurrera.

        Eta barkuan egozanak etorri, ta adorau eben, esanik: Egiaz Jangoikoaren Seme zara. Eta bere artean geiago mirarituten zirian.

        Bada oraingiño ondo gogoratu ez eben ogien gertaldia; zerren euren biotza ilundurik egoan.

        Eta itxasoa igarorik, joan, ta eldu zirian Jenesaret-ko lurrera.

        Eta barkutik leorrera urten ebenean, bereala ezagutu eben.

        Eta erri atako gizonak ezagutu ebenean, Arin biraldu eben, bera egoala ekien erri alde guztira, ta ekarkeezan inguruko gaixoak euren oetan.

        Eta ara bertara mindurik zirian guztiak ekarri eutsezan.

        Eta bera sartuten zan Erri, ta leku guztietan ifinten zituezan gaixoak kalletan.

        Eta erregututen eutsen, larga egioela ukututea edolabere bere soñekoaren ertza: ta ukututen eutsen guztiak osatuten zirian.

 

aurrekoa hurrengoa