6. IRAKURTZA
Ezteguetako bardintza gaz adirazoten deutse Jesusek Judeguai, eurok Zerutik kanporatuak izango ziriala; ta euren lekuan Jentil fede bageak artuko ziriala.
San Mateok cap. 22. v. 1-14.
Eta Jesusek eragoiola bere berba egiteari, bestebein barriro zirautsen irudinetan:
Zeruetako Erreinuak dirudi, bere seme bati ezteguak egin eutsazan gizon Errege bati.
Eta bere otseñak biraldu zituan deitutera eztegura konbidaturik egozanai, ta etorri gura ez eben:
Barriro beste serbitzari batzuk biraldu zituan, bere partez esatera deituai: Jakin egizue prestaturik daukadala jataldi bat, illik dagoz zezenak, ta gizenduten euki dodazan egaztiak, prest dago guztia: erdue ezteguetara.
Baña eurak despreziatu eben: ta joan zirian, bata bere landa-etxera; ta bestea bere saldu-erosietara:
Eta besteak esetsi eutsen serbitzariai, ta galantak emon ezkero, il zituezan.
Errege au enzunik, aserratu zan: ta bere soldaduak biraldurik, apurtu zituan aek gizon-iltzalleak, ta erre eban euroen Erria.
Orduan esan eutsen bere ogipekoai: Ezteguak prestaturik dagoz baña konbidauak diñak etzirian.
Zoaze bada bide urteeratara, ta idoroten dozuezan guztiai deitu eiezue ezteguetara.
Eta urtenik serbitzariak bideetara, batu zituezan arkitu zituezan guztiak, onak, ta deungak: ta bete zirian ezteguak maian jarri zirian jenteakaz.
Eta Erregea sartu zan ikustera maian egozanak, ta ikusi eban an gizon bat ezteguko janziera ez eukana.
Ta esan eutsan: Adiskidea, zelan emen sartu zara ez eukirik ezteguzko soñekoa? Baña berak ez eban txitik egin.
Orduan Erregek esan eutsen bere Ministroai: Estu egizue ori oin, ta eskuz, ta bota egizue kanpoko iluntasunetara: an izango da negarra, ta agin karraskada.
Bada asko dira deituak, ta gitxi autuak.
|