7. IRAKURTZA
Jesus Martaren etxean sarturik, kexau zan au Maria bere aiztaren kontra.
San Lukasek cap. 10. v. 38-42.
Eta jazo zan, bidez joazala, sartu zan Jesus Errialde baten, ta Marta eritxon emakume batek bere etxean artu eban:
Eta onek eukan aizta bat Maria eritxona, zeñek jarririk Jaunaren oñetan bere berbea enzuan.
Baña Martak eragoion etxeko lanari beti: etorri zan, ta esan eban: Jauna, eztakusu, zelan nire aiztak bakarrik itxi naben serbietako? esaiozu bada, lagundu daidala.
Eta Jaunak eranzun eutsan, esanik: Marta, Marta arduraz beterik zagoz, ta gauza askotan nasturik zabilz.
Egiaz gauza bat bakarra da bearra. Mariak parterik onena autu dau, kenduko ez jakana.
|