6. IRAKURTZA
Lapurren eskuetan jausi zan gizonaz, Samaritanoak egin eban errukitasunaz, erakusten dau Jesusek lagun urkoak maitetuten.
San Lukasek cap. 10. v. 25-37.
Eta legeko Letradun bat jagi zan, ta tentaurea gaiti esan eutsan: Maixua, zer egingo dot betiko bizitzea irabazteko?
Eta berak esan eutsan: Zer dago legean eskribiturik? Zelan irakurten dozu?
Berak eranzun eutsan, esanik: Zeure Jaun Jangoikoa maitetuko dozu zeure biotz guztiaz, zeure arima guztiaz, ta zeure indar guztiakaz, ta zeure adimentu guztiaz: ta zeure lagun-urkoa zeure burua legez.
Jesusek esan eutsan: ondo eranzun dozu: Ori egizu, ta biziko zara.
Baña berak justutu gura izanik bere burua, Jesusi esan eutsan: ta nor da nire projimu, edo lagun urkoa?
Eta Jesusek irudintza bat arturik, esan eban: Gizon bat Jerusalendik Jerikora jatsi zan, ta emon eban lapur batzukaz, zeintzuk billostu eben; ta llagaz bete ezkero, erdi illik itxi eben, ta joan zirian.
Jazo zan gero, Sazerdote bat bide atan igarotea: ta ikusi ebanean, aurrera joan zan.
Eta bardin Lebita bat, a lekuaren ondora eldurik, ta bera ikusirik, joan zan aurrera.
Eta bidez joian Samaritano bat eldu zan bere ondora: ta ikusi ebanean, errukitu zan.
Eta urreraturik estu eutsazan llagak, euretan orioa, ta ardaoa botaten ebala: eta asto ganean ifinirik, ostatura eroan eban, ta zaindu eban.
Eta biaramonean atera diru bi, ta emon eutsazan ostatariari, zirautsala: onen kontu euki egizu, ta geiago gastetan badozu, biurtuten nasanean kitutuko deutsut.
Zein iruroktarik uste dozu dala lapurreetan jausi zanaren projimua?
Letradunak eranzun eban: aren errukia euki ebana. Zoaz bada, esan eutsan Jesusek, ta orixe egizu.
|