www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

23. IRAKURTZA

 

Ogeta amazortzi urtean gaixorik egon zan
gizon bat osatuten dau Jesusek Jaiegun baten
Jerusalengo Piszina edo Garbitegian.

 

San Juanek cap. 5. v. 1-16.

 

        Onen ostean zan Judeguen jai bat, ta Jesusek igon eban Jerusalenera.

        Eta Jerusalenen dago Probatika Garbitokia, Hebreoen artean Bethsaida deritxona, bost atarte dituana.

        Euroetan etzazan gaixo asko, itsuak, errenak, baldauak, itxadoten uraren mugiera.

        Bada Jaunaren Angeru bat aldi baten jatsiten zan Garbitokira, ta ura mugietan zan. Ta ura mugitu ezkero, lenengo sartuten zana garbilekuan, osatuten zan edozein gatxetik.

        Eta an zan ogeta amazortzi urtean gaixorik egoan gizon bat.

        Eta Jesusek ikusi ebanean an zatzala a gizona, ta ezaguturik luzero egoala, esan eutsan: Osatu gura dozu?

        Gaixoak eranzun eutsan: Jauna, ez dot gizonik sartu nagienik garbitokian, ura irabiatuten danean: bada ni noianeko, ni baño lenago beste bat sartuten da.

        Jesusek esan eutsan: Jagi zaite, zeure oea artu egizu, ta zabiltz.

        Eta berpetati a gisona osatu zan, ta artu eban bere oea, ta ebillan. Eta egun atan Jaia zan.

        Esan eutsen bada Judeguak osatu zan gizonari: Jaieguna da, ta ezin eroan ziñei oea.

        Eranzun eutsen: osatu ninduanak esan eustan: Artu zeure oea, ta zoaz.

        Orduan itandu eutsen: Nor da esan eutsun gizona: Artu egizu oea, ta zabilz?

        Baña osatu zan gizonak, ez ekian, nok osatu eban: zerren Jesus alde egin zan leku atan egoan jente andien artetik.

        Gero Jesusek idoro eban Tenpluan, ta esan eutsan: Ara osatu zara: ez egizu bada beste bein bekaturik egin, gauza txarragoren bat jazo eztakizun.

        A gizona joan zan, ta Judeguai esan eutsen, Jesus zala bera osatu ebana.

        Onegaiti Judeguak persegietan eben Jesus, gauzok jaiegunean egiten zitualako.

 

aurrekoa hurrengoa