www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

44. IRAKURTZA

 

Arraintzan ebiltzela Apostoluak,
agertuten jake Jesus. San Pedrori
gomendatuten deutsaz bere ardiak; ta adietan
emoten deutso ze erako eriotzeaz ilgo dan.

 

San Juanek cap. 21. v. 1-24.

 

        Gero bestebein agertu jaken Jesus bere dizipuluai Tiberiadesko itxasoan: ta erakutsi zan onela:

        Batera egozan Simon Pedro, ta Tomas Didimo eritxona Kana Galileakoa, ta Zebedeoren semeak, ta beste bi bere dizipuluetarik.

        Simon Pedrok dirautse: Arraintzara noa. Eurak dirautse: Gu bere zugaz goazan. Urten eben bada, ta igo eben barkuan: ta gaubatan batxo bere artu ez eben.

        Baña goxa eldu zanean Jesus egoan itxas-bazterrean: baña dizipuluak ezagutu ez eben Jesus zala.

        Ta Jesusek esan eutsen: Semeak, badozue zerbait jateko? Eranzun eutsen: Ez.

        Berak dirautse: Ezarri egizue sarea barkuaren eskoatara: ta topauko dozue. Bota eben sarea; ta ezin atera eben arrain askoren askoz.

        Orduan arako Jesusek maite eban dizipuluak esan eutsan Pedrori: Jauna da. Ta Simon Pedrok enzun ebanean Jauna zala, janzi eban bere soñekoa, zerren jazteko baga egoan, ta bota zan itxasora.

        Beste dizipuluak barriz etorri zirian barkuan, lurretik urrin ez egoalako, ezpada berreun ukondo, sarea arraiñakaz ateraten ebela.

        Ta lurrera eldurik ikusi zituezan su-txingarrak ifinirik, ta euren ganean arrain bat iminirik, ta ogi bat.

        Jesusek dirautse: Ekartzuez ona orain artu dozuezan arraiñak.

        Orduan Simon Pedrok igon eban, ta ekarri eban leorrera sarea arraiñ andiz beterik, eun ta berrogeta amairu. Ta orrenbeste izanik, etzan sarea urratu.

        Jesusek dirautse: Erdue, jan egizue. Ta beragaz jaten egozanetarik iñor aurreratu etzan berari itanduten: Nor zara zu: jakinik Jauna zala.

        Elduten da bada Jesus, ta arturik ogia eurai emoten deutse, baita arraiña bere.

        Au zan irugarren aldia, zeñetan Jesus agertu jaken bere dizipuluai, biztu ezkero illen arterik.

        Eta jan ezkero dirautso Jesusek Simon Pedrori: Simon Juanen semea, maite nozu oneek baño geiago? Eranzuten deutso: Bai, Jauna, zeuk dakizu maite zaitudala. Berak dirautso: Janaritu egizuz nire azuri-bildotsak.

        Bigarrenez dirautso: Simon Juanen semea, maite nozu? Eranzuten deutso: Bai, Jauna, zeuk dakizu maite zaitu dala. Berak dirautso: Janaritu eizuz nire azuriak.

        Irugarrenez dirautso: Simon Juanen semea, maite nozu? Pedro tristetu zan irugarrenez esan eutsalako: Maite nozu? ta esan eutsan: Jauna, zuk gauza guztiak dakizuz: zuk bakizu maite zaitudala. Esan eutsan: Janaritu egizuz nire ardiak.

        Bene benetan dirautsut, gaztea zinianean estuten zinian, ta nora nai joaten zinian: Baña zartuten zareanean, luzetuko dozuz zeure eskuak, ta bestek estu, ta eroango zaitu gura eztozun lekura.

        Au esan eban, izentaturik ze eriotza eraz Jangoikoa glorifikatuko eban; ta au esanik, dirautso: Jarraidazu.

        Biurturik Pedro ikusi eban bere atzean jarraiola arako beste dizipulu Jesusek maite ebana, ta afarian bere bular ganean eratzorik egon zana; ta esan eutsana: Jauna, zein da entregatuko zaituana?

        Ta Pedrok ikusi ebanean a, esan eutsan Jesusi: Jauna, ta au zer?

        Jesusek esan eutsan: Alan gura badot au gelditu dedin ni etorri artean: Zuri zer deutsu? Zuk jarraidazu.

        Berba au bada jagi zan anajeen artean a dizipulua eztala ilten. Ta Jesusek esan ez eutsan: Ezta ilten; ezpada: Alan gelditu dedin gura dot ni etorri arteraño, zuri zer deutsu?

        Au da gauza oneen egiatasuna emoten daben dizipulua, ta gauzok eskribidu zituana: ta dakigu egiazkoa dala bere testimonioa.

 

aurrekoa hurrengoa