www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

36. IRAKURTZA

 

Andra bekatari batek bere negar ta
ulleakaz garbituten ditu Jesusen oñak.

 

San Lukasek cap. 7. v. 36-50.

 

        Eta Fariseo batek erregututen eutsan, joan zedilla jatera beragaz: ta Fariseoaren etxean sarturik, maian jarri zan.

        Eta Errian egoan emakume bekatari batek, jakinik Fariseoaren etxean maian egoala, alabastroko ontzi ungentuz bete bat eroan eban.

        Eta bere atzean bere oñetan ifinirik, asi zan bustiten bere negarrakaz bere oñak: ta leortuten zituan bere buruko ulleakaz, ta oñak mun egiten eutsazan, ta igutziten eutsazan ungentuaz.

        Eta Fariseo konbidau ebanak, au ikusirik, ziñoan bere artean: gizon au Profeta balitz, ondo jakingo leuke nor, ta zelangoa dan, ukututen deutsan emakumeau, zerren bekataria dan.

        Eta Jesusek eranzun, ta esan eutsan: Simon, gauza bat esan gura deutsut.

        Eta berak eranzun: Maixua, esazu.

        Artzekodun batek zordun bi zituan: batak bosteun diru zor eutsazan, besteak berrogeta amar.

        Baña ez eukirik nondik kitutu, biai parkatu eutsen: zeñek bada maiteago dau?

        Simonek eranzun eutsan, zirautsala: uste dot, ak non geiago emon eutsan.

        Ta Jesusek esan eutsan: zuzen juzgau dozu.

        Eta biurturik emakumeagana, Simoni esan eutsan: Bakutsu emakume au? Zure etxean sartu nintzan, urik oñetarako emon ez eustan; baña onek bere negar anpulluakaz nire oñak busti ditu, ta bere ulleakaz leortu ditu.

        Mosurik emon ez eustan: baña onek sartu zanik, itxi eztau nire oñai mun egitea.

        Orioaz nire burua igortzi etzenduan: baña onek unguentuaz igutzi ditu nire oñak.

        Beragaiti dirautsut: bekatu asko parkatu jakazala, asko amadu dabelako.

        Bada gitxi parkatuten jakanari, gitxi ametan dau.

        Eta berari esan eutsan: Parkatu jatzuz zeure bekatuak.

        Eta an jaten egozanak asi zirian euren artean esaten: Nor da au, bekatuak bere parketan dituanau?

        Eta emakumeari esan eutsan: Zure fedeak salbau zaitu: zoaz bakean.

 

aurrekoa hurrengoa