www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

22. IRAKURTZA

 

Jesusek darraio bere sermoiari. Konsoletan ditu
bere ikasleak; emonik bere barri onak, ta Aitaren,
ta Espiritu Santuarenak, baitabere karidade, oraziño,
ta bere joatearenak.

 

San Juanek cap. 14. v. 1-31.

 

        Ezpedi izutu zuen biotza. Jangoikoagan sinisten dozue, nigan bere sinistu egizue.

        Nire aitaren etxean bizileku asko dago; alan ezpalitz, esango neutsuen: Bada noa zuei prestatzera lekua.

        Eta joaten banas, ta prestetan badeutsuet lekua; etorriko nas bestebein, ta neugan artuko zaituedaz, ni nagoan lekuan; zuek bere egon zaitezen.

        Baita bakizue nora noian, ta bidea dakizue.

        Tomasek dirautso: Jauna, eztakigu nora zoazan, ta zelan jakin giñei bidea?

        Jesusek dirautso: Neu nas bidea, ta egia, ta bizitzea: Iñor eztator Aitagana, ezpada nigaiti.

        Banezaukezue ni, egiaz nire Aita bere ezagutuko zenduke: ta orainganik ezagutuko dozue, ta ikusi dozue.

        Felipek dirautso: Jauna, erakuskuzu Aita, ta auxe dogu asko.

        Jesusek dirautso: Ainbeste denpora da zuekaz nagoala, ta ezagutu ez nozue? Felipe, ni nakusanak, dakus nire Aita bere. Zelan bada diñozu: Erakuskuzu Aita?

        Sinisten eztozu ni nagoala Aitagan, ta Aita nigan? Nik dirautsuedazan berbak, neuk neuronez eztiñodaz. Ezpada Aita nigan egonik, berak egitekoak egiten ditu.

        Eztozue sinistuten ni Aitagan nagoala, ta Aita nigan?

        Bestela sinistu egizue egiteko eurak gaiti. Egi egiaz dirautsuet: Nigan sinisten dabenak berak egingo dituala nik egiten ditudan obrak, ta egingo ditu oneek baño andiagoak; bada ni noa Aitagana.

        Eta aitari eskatuten deutsazuen guztia nire izenean, au egingo dot: Aita gloriatua izan dedin Semeagan.

        Nire izenean zerbait eskatuten badeustazue, au egingo dot.

        Maite banozue, nire mandamentuak gorde egizuez.

        Nik Aitari erregutuko deutsat, ta emongo deutsue beste Konsolatzalle bat, zuetan beti biziko dana,

        Egiaren Espiritua, munduak artu ezin dabena, zerren ikusi, ez ezagututen eztaben: baña zuek ezagutuko dozue, zuetan biziko dalako, ta zuetan egongo dalako.

        Etzaituedaz itxiko umezurtzak: zuetara etorriko nas.

        Oraindiño piska bat: ta munduak ikusiko ez nau. Zuek barriz banakutsue: zerren ni bizi nasan, ta zuek biziko zaree.

        Egun atan ezagutuko dozue, nire Aitagan nagoala, ta zuek nigan, ta ni zuetan.

        Nire mandamentuak dituana, ta gordetan dituana, ori da maite nabena ni. Ta maite nabena ni, nire Aitak maite izango dau: ta nik amaduko dot, ta neuk neugan agertuko dot.

        Orduan esan eutsan Judasek, ez Iskariotesek: Jauna, zer jazo da, zu agertuteko guri, ta ez munduari?

        Jesusek eranzun, ta esan eutsan: Iñok maitetuten banau, gordeko dau nire berbea, ta nire Aitak maitetuko dau, ta beragana etorriko gara, ta beragan biziko gara.

        Ni maite ez nabenak, nire berbak gordeten eztitu. Ta enzun dozuen berbea, ezta nirea; ezpada ni biraldu naben Aitarena.

        Gauzok esan deutsuedaz zuekaz nagoala.

        Eta Konsolatzalleak, Espiritu Santuak, nire izenean Aitak biralduko dabenak, berak gauza guztiak irakasiko deutsuez, ta gomuterazoko deutsue nik dirautsuedan guztia.

        Bakea itxiten deutsuet, nire bakea emoten deutsuet: ezteutsuet nik emoten munduak emon oi daben legez. Ezpedi ikaratu, ez bildurtu zuen biotza.

        Enzun zenduen, esan neutsuela: Banoa, ta banator zuetara. Maite baninduzue, poztuko zintekez egiaz Aitagana noialako: bada Aita ni baño andiago da.

        Eta orain esan deutsuet, egin dedin baño lenago: sinistu daizuen, egin dedinean.

        Ia zuekaz berba asko esango eztodaz, bada bator mundu onetako Agintaria, ta nigan eztauko ezerbere.

        Baña munduak ezagutu dagian, ametan dodala Aita, ta Aitak mandatua emon eustan legez, alan egiten dot. Jagi zaiteze, ta goazan emendik.

 

aurrekoa hurrengoa