www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. IRAKURTZA

 

Jesusek Jerusalenera igoten dau
Pazkuako egunak zelebretara.
Sarturik Tenpluan, kanpora botaten ditu idiak,
ta ardiak salduten egozanak.

 

San Juanek cap. 2. v. 13-25.

 

        Enda Judeguen Pazkua urrean egoan, ta Jesusek Jerusalenera igon eban:

        Eta Tenpluan idoro zituan salduten idiak, ta ardiak, ta usoak, ta Kanbiatzalleak jarririk.

        Eta kordelakaz azote bat egin eban, ta dirianak Tenplutik bota zituan, ta ardiak, ta idiak, ta Ganbiarien dirua lurrera bota eban, ta maiak banatu zituan.

        Eta usoak salduten zituezanai esan eutsen: ken au emendik, ta nire Aitaren etxea ez egizue egin merkatu etxea.

        Gomutau zirian bere diszipuluak, eskribiturik egoala: Zure etxeko zeloak jan ninduan.

        Judeguak bada eranzun eutsen, esanik: Ze señale emoten deuskuzu, gauzok egiten dozuzala?

        Eranzun eutsen Jesusek, esanik: Banatu egizue Tenpluau, ta iru egunean jasoko dot.

        Judeguak esan eutsen: Berrogeta sei urtean egin zan Tenplu au, ta zuk iru egunean jasoko dozu?

        Baña berak bere gorputzaren Tenplua gaitik ziñoan.

        Eta illen artetik biztu zanean, gomutau zirian bere diszipuluak, onegaiti ziñoala, ta sinistu zituezan Eskriturak, ta Jesusek esan eban berbea.

        Eta Jesus Jerusalenen egoala Pazkuako Jai andian, askok bere izenean sinistu eben, ikusirik egiten zituan mirariak.

        Baña Jesus bera etzan eurekaz fietan, zerren guztiak ezaubazan.

        Eta berak gizonaren testimonioa iñork emon bearrik ez ebalako: bada berez ekian gizonagan egoana.

 

aurrekoa hurrengoa