www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

21. IRAKURTZA

 

Galilea, ta Kafarnaunera Jesus biurturik,
adirazo eutsen bere dizipuluai
bere eriotza gogorra, bere biztuerea;
ta aginduten dau pagetea Erregeari bere egokia.

 

BATERA San Mateok cap. 17. v. 21-26.
San Markosek cap. 9. v. 29-31.
San Lukasek cap. 9. v. 44-45.

 

        Eta urtenik erri atarik, igaro zirian Galileatik, ta gura ez eban iñok jakin egien.

        Eta eurak berba eginik Galilean, ta guztiak mirariturik egiten zituan gauzakaz, bere dizipuluai esan eutsen: Zeuroen biotzetan gauzok ifini egizuez.

        Ta irakasten eutsen bere ikasleai, ta zirautsen: gizonaren semea izango da entregatua gizonen eskuetara.

        Ta il erazoko dabe, ta il ezkero biztuko da irugarren egunean.

        Baña eurak berba au aditu ez eben, ta ain iluna egiten jaken, ze, ezin oartu eben, ta bildur zirian itanduten orren ganean, ta entero asko tristetu zirian.

        Eta eldu ezkero Kafarnaunera, etorri zirian Pedrogana Errege-diruaren kobratzalleak, ta esan eutsen: Zuen Maixuak errege-dirua pagetan eztau.

        Esan eban: Bai. Eta etxean sarturik, Jesusek aurreraturik esan eutsan: Zer deritxazu Pedro? Lurreko Erregeak nortzuetarik artuten dabe tributua, edo zensoa? Euren semeetarik, ala kanpokoetarik?

        Kanpokoetarik, eranzun eban Pedrok. Jesusek esan eutsan: beraz semeak libre dagoz.

        Baña gatx-bidea eurai emon eztaioguen, zoaz itxasora, ta ezarri egizu amua, ta artu egizu lenengo datorren arraiña; ta aoa idigi eiozu, ta idoroko dozu amabi erreal balio dituan diru bat: artu ta emon egizu ni gaiti, ta zu gaiti.

 

aurrekoa hurrengoa