45. IRAKURTZA
Agertuten jake Jesus bere dizipuluai Galileako mendian, ta Uri santuan: biraltzen ditu prediketara; ta emoten deutse Eskritureen ezaguera argia.
BATERA San Mateok cap. 28. v. 16-20. San Markosek cap. 16. v. 15-18. Apostoluen Aktak cap. 1. v. 4-8. San Lukasek cap. 24. v. 44-50.
San Mateok an.
Ta amaka dizipuluak joan zirian Galileara Jesusek agindu eutsen mendira.
San Pablok 1. korinth. cap. 15. v. 6-7.
Gero ikusi eben bosteun anaje baño geiagok batera egozala: zeintzuetarik gaurko egunean asko bizi dira, ta beste batzuk il zirian.
Gero agertu jakon Santiagori, ta gero Apostolu guztiai.
San Mateok an.
Ta ikusi ebenean adoradu eben: baña batzuk dudau eben.
Ta Jesusek eldurik berba egin eutsen esanik: Eskubide guztia emon jat Zeruan, ta lurrean.
Zoaze bada, ta jente guztiai irakasi eiezue, bateatuten dozuezala Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean.
Irakasten deutsezuela gordeten agindu deutsuedazan gauza guztiak.
San Markosek an.
Ta esan eutsen: Zoaze mundu guztiti, ta predikadu eiozue Ebanjelioa kriatura guztiari.
Sinistu, ta bateatuten dana salbauko da: baña sinisetan eztabena kondenauko da.
Ta sinistuten dabenai jarraituko deutsezan señaleak oneek dira: Nire izenean botako dituez deabruak: berba-egikuna barriak berba egingo ditue.
Sierpeak kenduko ditue, ta gauza edendurik baldin edaten badabe, gatxik egingo ezteutse: gaixoen ganean eskuak ifiniko ditue, ta osatuko dira.
San Mateok an.
Eta ara, ni zuekaz nago egun guztietan munduaren akabera giño.
Apostoluen Egintzak an.
Ta eurakaz batera jan ezkero agindu eutsen Jerusalendik etzitezela aldegin, ezpada an itxadon egiela, esan eban, Aitaren agindea nire aotik enzun zenduena.
Bada Juanek egiaz uragaz bateatu eban, baña zuek izango zaree bateatuak Espiritu Santuaz, ez egun asko barru.
San Lukasek an.
Ta esan eutsen: Oneek dira esan neutsuezan berbak oraindiño zuekaz nengoanean, bear bearra zala bete-kunplitea nigaiti eskribidurik egoan guztia Moisesen legean, ta Profeteetan, ta Salmoetan.
Orduan idigi eutsen adimentua aditu egiezantzat Eskriturak:
Eta esan eutsen: Alan dago eskribidurik, ta alan bear zan Kristok padezidu egian, ta irugarren egunean biztu zedin illen arterik.
Ta predikatu zedilla bere izenean penitenzia, ta bekatuen parkaziñoa jente guztiai, Jerusalenetik asirik.
Ta zuek gauza oneen testiguak zaree.
Ta nik biralduten dot zuen ganera nire Aitaren agindua: zuek barriz emen Urian egon zaiteze, goiko birtuteaz janziak izan zaitezen bitartean.
Ta atara zituan kanpora Bethaniara...
Apostoluen Egintzak an.
Orduan batu zirianak itanduten eutsen, esanik: Jauna, biurtuko ete dozu denpora onetan Israelgo Erreinua?
Ta esan eutsen; Ez dagotzue zuei jakitea, Aitak bere agintaritza azpian ¡fini zituan denpora, ta orduak.
Baña artuko dozue Espiritu Santuaren birtutea zuen ganera etorriko dana, ta izango zatxatazee testiguak Jerusalenen, ta Judea guztian, ta Samarian, ta munduaren kabugiño.
|