www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

27. IRAKURTZA

 

Jesusek berba egiten dau
Matrimonioaren ganean.

 

BATERA San Mateok cap. 19. v. 1-12.
San Markosek cap. 10. v. 1-12.

 

        Eta Jesusek gauzok esan zituanean joan zan Galileatik, ta andik urtenik, joan zan Jordanen beste aldeko Judeako lur mugara.

        Eta jente askok jarraitu eutsen, ta an osatu zituan; ta barriro irakasten eutsen oi eban legez.

        Eta Fariseoak eldu jakazan tentazar, ta esaten ebela: Ondo egiña bazan gizon batek bere emazte largetea edozein bidez?

        Baña berak eranzun, ta esan eutsen: Moisesek zer agindu eutsuen?

        Eurak esan eben: Moisesek laketu eban larga-karta eskribidu, ta emaztea itxitea.

        Eta Jesusek eranzun eutsen, esanik: Zeuroen biotzeko gogortasuna gaitik agindu au itxi eutsuen eskribidurik.

        Irakurri eztozue, sortuerako asieratik gizona egin ebanak, arra, ta emea egin zituala Jangoikoak, ta esan ebala:

        Beragaiti largako ditu gizonak bere aita, ta ama, ta batuko da bere emazteaz.

        Eta biak izango dira aragi baten.

        Eta alan eztira ia bi, ezpada aragi bat.

        Alan bada Jangoikoak batu ebana, ezpegi aldetu gizonak.

        Dirautse: Zegaiti bada Moisesek agindu eban larga-karta emon, ta itxitea?

        Esan eutsen berak: Zerren Moisesek zeuroen biotz-gogortasuna gaiti laketu eutsuen zeuroen emazteak largetea: baña lenengotik etzan orrela.

        Eta dirautsuet: baldin iñok itxiten badau bere emazte, ezpada adulterioan jausi dalako, ta beste bat artzen badau, adulterioa egiten dau: ta ezkonduten dana bestek larga dabenaz, egiten dabela adulterioa, edo aragizko ezkonz-bekatua.

        Eta gai onen ganean gero etxean bestebein bere dizipuluak itandu eutsen.

        Eta berak esan eutsen: Bere emazte itxi, ta beste bategaz ezkontzen danak, adulterioa aren kontra egiten dau.

        Eta emazteak bere senarra largetan badau, ta beste bategaz ezkonetan bada, adulterioko bekatua egingo dau.

        Bere dizipuluak esan eutsen: gizonaren gauza orrela bada bere emazteaz, konbeni ezta ezkondutea.

        Eta berak esan eutsen: Guztiak eztira orren gai, ezpada aek zeintzuei emon jakeen.

        Bada dira irandu batzuk, euren amaren sabeletik alan jaio zirianak: ta dira beste batzuk, gizonen eskuz iranduak dirianak: ta beste irandu batzuk dagoz, eurak irandu zirianak Zeruetako Erreinua irabaztea gaiti. Gai-kapaz dana, izan bedi.

 

aurrekoa hurrengoa