www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. IRAKURTZA

 

Jesusek erabagiten dau Saduzeoak
ifinten deutsen disputa bat.

 

BATERA San Mateok cap. 22. v. 23-33.
San Markosek cap. 12. v. 18-27.
San Lukasek cap. 20. v. 27-40.

 

        Egun atan etorri zirian beragana Saduzeoetarik batzuk, aragiaren biztuerea ukatuten dabenak, ta itandu eutsen;

        Zirautsela: Maixua, Moisesek itxi euskun eskribiturik, baldin iñoren anajea ilten bada, emaztea eukirik, ta umerik itxi baga, beragaz ezkondu dedilla anajea, ta onek eregi daiala bere anaje illaren semetasuna.

        Ona bada non zirian zazpi anaje, ta nagusiena il zan semerik itxi baga, ondorengorik itxi baga,

        Eta artu eban emazte au bigarrenak, ta il zan seme baga. Eta artu eban irugarrenak. Ta onelan batak bestearen ondoren zazpiak, ta dirianak il zirian umerik itxi baga; Ta guztien ondorengo emaztea bere il zan.

        Orain bada, aragiaren biztueran, aetarik zeñena izango da emazte au? Bada zazpirak euki eben emaztetzat.

        Eta Jesusek eranzun eutsen, esanik: Eztakutsue uts egiten dozuela, adituten eztozuezalako Eskriturak, ta Jangoikoaren birtutea?

        Bada illen arterik biztuten dirianean, ezkonduko eztira, ezkonzara bere emongo eztira, ezpabere Zeruetako Angeruak legez izango dira.

        Mundu onetako semeak ezkonduten dira, ta ezkontzan emoten dira: Baña mundu atan, ta illen arteko biztueran diñatzat eukiten dirianak, ezkonduko eztira, ez ezkonzan emongo dira.

        Eta andik atxina ezin ilgo dira: zerren Angeruakaz bardiñak dira, ta Jangoikoaren semeak dira, biztuerako semeak direalako.

        Eta illak biztuko diriala irakurri eztozue Moisesen libruan, Jangoikoak esan eban legez sasiaren ganean, ziñoala:

        Ni nas Abranen Jangoikoa, ta Isak-aren Jangoikoa, ta Jakob-eren Jangoikoa?

        Ezta illen Jangoikoa, ezpada biziena, zerren guztiak beretzat bizi dirian. Ta alan zuek uts egiten dozue asko.

        Eta Eskribatarik batzuk eranzun eutsen, zirautsela: Maixua ederto esan dozu.

        Eta jenteak au enzunik, mirarituten zirian bere dotrinaren.

        Eta andik aurrera etzirian aurreratuten geiago itandutera.

 

aurrekoa hurrengoa