www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. IRAKURTZA

 

Apostoluak prestetan dabe Pazkoarako bear dana,
ta Jesusek afalduten dau eurakaz.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 17-20.
San Markosek cap. 14. v. 12-17.
San Lukasek cap. 22. v. 7-18.

 

        Txantxaduria-bageko lenengo egunean, zeñetan il bear zan Pazkoa:

        Eldu zirian Apostoluak Jesusgana, ta esan eutsen: Nora gura dozu joan gaitezen prestautera, Pazkoa jan daizun?

        Eta biralduten ditu bere Apostoluetarik bi Pedro, ta Juan, zirautsela: Zoaze Pazkoa maneatutera, jan daigun.

        Eta eurak esan eben: Non gurozu dispondu daigun?

        Eta esan eutsen: Zoaze Urira, ta bertan sartu ta bertati idoroko dozue gizon bat ur-ontzi bat daroala, jarraiozue sartzen dan etxe giño:

        Eta non sartuten dan, esaiozue etxe-buruari: Maixuak dirautsu:

        Nire denporea ur dago; zure etxean eukiko dot Pazkoa nire dizipuluakaz. Non da jate-lekua? Non dago Pazkoa nire dizipuluakaz jango dan sala, edo aposentua?

        Eta berak erakusiko deutsue afal-leku andi bat, apaindurik: an prest euki egizuez gauzak guretzat.

        Eta urten eben dizipuluak, ta Urira joan zirian; ta idoro eben esan eutsen legez.

        Ta dizipuluak Jesusen agindua egin eben; ta prestatu eben Pazkoa.

        Eta arrastegia eldurik ara joan zan amabiakaz.

        Eta ordua zanean maian jarri zan, ta beragaz amabi Apostoluak.

        Ta esan eutsen: Ondo asko deseatu izan dot zuekaz au Pazkoau jatea il baño len.

        Bada dirautsuet, emendik aurrera beste bein jango eztodala Jangoikoaren Erreinua eldu arteraño.

        Ta kaliza arturik, esker onak emon, ta esan eban: Artu eizue, ta batak besteari emon zeuroen artean.

        Bada dirautsuet, eztodala geiago edango matsaren edaririk, etorri arteraño Jangoikoaren Erreinua.

 

aurrekoa hurrengoa