www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

37. IRAKURTZA

 

Biurturik Jesus Betaniara,
Mariak ungentu balio andikoaz
igortziten ditu bere oñak: onen damu dau Judasek.
Batuten dira jenteak, ta datoz beragana.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 6-13.
San Markosek cap. 14. v. 3-9.
San Juanek cap. 12. v. 1-11.

 

        Jesus bada Pazkoa baño sei egun lenago etorri zan Betaniara, non egon zan Lazaro illa, berak biztu ebana.

        Eta an Simon lepradunen etxean presta eutsen afari bat.

        Eta Marta zan serbitzaria, ta Lazaro zan maian egozanetarik bat beragaz.

        Orduan Mariak artu eban libra bat ungentu nardo-buru uts balio andikoa.

        Eta Jesusen oñak igutzi zituan, ta bere ulleakaz igortzi zituan bere oñak ta alabastroko ontzia ausirik, bota eutsan burura, maian etxunik egozala; ta ungentuaren usañez etxe guztia bete zan.

        Eta bere dizipuluak au ikusirik, aserratu zirian ziñoela: Zetako galduten da alan ungentu au?

        Irureun dirutan saldu leitekean ungentu au, ta pobreai emon: ta gogor berba egiten eben bere kontra.

        Eta Judas Iskariotes bere dizipuluetarik batek, zeiñek salduko eban, esan eban:

        Zegaiti saldu etzan irureun dirutan ungentu au, ta emon etzan pobreai?

        Au beronek esan eban, ez pobreen ardurarik eukalako, ezpada lapurra zalako, ta bere bolsak eukirik, eureetan ekarrelako emoten ebena.

        Baña Jesusek au aditurik, esan eutsen: Zegaiti zaree gogaikarriak emakume oni?

        Larga eiozue, gorde daian nire entierruko egunerako.

        Gauza ona nigan egin dau.

        Zerren pobreak beti dozuez zeuroekaz, ta nos nai on egin ziñeike eurai, ni barriz ez nozue beti.

        Onek berari dagokiona egin dau.

        Bada emakume onek nire gorputzean ungentu au botarik, ni enterretako egin dau, aurreragotik balsamaturik nire gorputza sepulturarako.

        Egiaz dirautsuet, Ebanjelio au prediketan dan munduko leku guztietan, onek egin dabena bere agertuko dala beronen gomutean.

        Jakin eben bada Judegetarik askok, Jesus an egoala; ta etorri zirian ez bakarrik bera gaiti, baitabere ikustea gaiti Lazaro illen arterik biztu ebana.

        Eta Sazerdoteen Buru nagusiak asmau eben Lazaro bere iltea: Zerren asko bera gaiti aldegiten zirian Judegetarik, ta sinisten eben Jesusegan.

 

aurrekoa hurrengoa