31. IRAKURTZA
Jesusek irurogeta amabi diszipuluak izentatu zituan.
San Lukasek cap. 10. v. 1-12
Eta onen ondoan Jaunak izentatu zituan beste irurogeta amabi, ta biñaka bere aurrean biraldu zituan, bera joango zan Erri, ta leku bakotxera.
Eta zirautsen: Lana egiaz andia da, baña beargillak urri.
Erregutu egiozue bada lanaren Jaunari, langillak bere lanera biraldu daizala.
Zoaze: Orra non nik biralduten zaituedazan ardiak legez otsoen erdira.
Ez eroazue bolsarik, ez bide-zorrorik, ez oñetakorik, agurrik bere bidean iñori ez eiozue.
Sartuten zaren edozein etxetan, esan lenen: Pakea izan bedi etxe onetan.
Eta baldin bada an bakearen semerik, bere ganean zuen bakea geldituko da: ta bestela zeuroetara biurtuko da.
Eta etxean bertan gelditu zaiteze, jaten, ta edaten eurak daukena: bada beargillea bear-sariaren duin da.
Etxe baterik bestera igaro etzaiteze.
Eta sartuten zareen edozein Erritan, baldin artuten bazaitue, aurrean ifinten deutsuena jan egizue:
Eta osatu egizuez bertan dagozan gaixoak, ta esan eurai: Jangoikoaren Erreinua zuetara eldu da.
Baña sartuten zaren Errian artuten ezpazaitue, urten bere plazetara, ta esazue:
Zuen Errian eransi jakun autsa giño astinduten dogu zuen kontra: baña bada jakin egizue, Jangoikoaren Erreinua eldu dala.
Dirautsuet, arako egunean a Erria baño Sodoma gogortade gitxiagoaz tratauko dala.
|