www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

30. IRAKURTZA

 

Jesusek erakusten deutse bere ikasleai
Jerusalengo bidean, zeinbat igaro bearko eban
Erri onetan. Aserratuten da Zebedeoren semeen kontra,
besteak baño andiago izan gura dabelako.

 

BATERA San Mateok cap. 20. v. 17-29.
San Markosek cap. 10. v. 32-45.
San Lukasek cap. 18. v. 31-34.

 

        Eta bidean egozan Jerusalenera joateko, ta Jesus euren aurrean joian ta mirarituten zirian, ta jarraioen bildurraz.

        Eta bere amabi dizipuluak aparte arturik barriro, esan eutseezan bere ganean etorriko zirian gauzak.

        Eta esan eutsen eurai: Gu goaz dakusuen legez Jerusalenera, ta beteko dira, gizonaren Semea gaitik, Profetak eskribidu zituezan gauza guztiak:

        Bada gizonaren Semea entregatua izango da Sazerdote-en Nagusiai, ta Eskribai, ta Zaarrai.

        Eta eriotzara kondenatuko dabe.

        Eta emongo dabe Jentilai, burlazar darabilden, ta azotadu, ta krutzean josi dagien; ta izango da iraindua, ta azotadua, ta txistu-egiña.

        Eta azotadu ezkero, bizitzea kenduko deutse.

        Eta irugarren egunean biztuko da.

        Baña ezerbere ez eben aditu onetarik: ta berbau ulertu ez eben: ez eben adituten zirautsena.

        Orduan eldu zan beragana Zebedeoren semeen ama bere semeakaz, adoretan, ta zerbait eskatuten eutsala.

        Berak esan eutsan: Zer gura dozu? Berak esan eban: Esaizu, nire seme biok jarri ditezela zeure Erreinuan, bata zeure eskoatara, ta bestea zure ezkerretara.

        Orduan eldu zirian beragana Santiago, ta Juan Zebedeoren semeak, ta esan eutsen: Maixua, nai dogu egin daiguzula eskatuten deutsugun guztia.

        Eta berak esan eutsen: Zer gurozue egin daizuedan? Eta esan eben: Iguzu jarri gaitezan zeure Glorian, batau zeure eskoian, ta bestea zure ezkerrean.

        Eta Jesusek eranzun eutsen, esanik: Eztakizue zer eskatuten dozuen. Edan algo dozue nik edango dodan kaliza, edo bateatuak izan, ni bateatuko nasan bateoan?

        Eta eurak eranzun eutsen: Bai geinke.

        Berak esan eutsen: Egiaz nik edaten dodan nire kaliza edango dozue: ta ni bateatua nasan bateoaz bateatuak izango zaree.

        Baña jartea nire eskoatara, ta nire ezkerretara ez jagot niri zuei emotea, ezpada nire Aitak prestaturik deutsenai.

        Eta amarrak au enzun ebenean, aserratu zirian Santiago ta

        Juan anaje biaren kontra. Baña Jesusek beragana deitu, ta esan eutsen: Dakizue jenteen Buru-agintariak euren erriak menperatuten dituela; ta nagusiagoak dirianak eskubidea dabela euren ganean.

        Ezta orrela izango zuen artean: bada zuen artean nagusiago izan gura dabenak, izan bedi zuen serbitzaria.

        Eta zuen artean lenengoa izan gura dabena, guztien serbitzaria izango da.

        Bada gizonaren Semea etorri etzan, bestek bera serbitu dagian, ezpada serbietara, ta bere bizitza emotera askoen erospena gaiti.

 

aurrekoa hurrengoa