8. IRAKURTZA
Jesu Kristoren Jaiotza.
San Lukasek cap. 2. v. 1-7
Eta egun aetan jazo zan, urtetea Zesar Augustoren dekreto bat, mundu guztia paperetan eskribitu zedilla.
Señalamentu lenengo au Zirino Siriako Gobernariak egin eban:
Eta guztiak joiazan bakotxa bere Urian eskribiduak izatera.
Josek bere igon eban Nazaret Galileako Uritik Belen Dabiden Urira Judean: zerren zan Dabiden etxe ta familiakoa,
Eskribidua izateko bere Esposa Maria seindun egoanaz.
Eta an egoala jazo zan, Mariak seiña egiteko egunak eldutea.
Eta egin eban bere Seme Lenjaioa, ta batu eban seiñ-oialetan ta eratzo eban aska baten: ez egoalako eurentzat lekurik ostatuan.
|