8. IRAKURTZA
Juanek erakusten dala, Jesus dala Jangoikoaren Azuria, ta au enzunik jarraituten deutse San Pedro ta San Andresek.
San Juanek cap. 1. v. 29-42.
Biaramonean Juanek ikusi eban Jesus beragana etorrela, ta esan eban: Aramen Jangoikoaren Azuria; aramen munduko bekatua kenduten dabena.
Au da, zein gaiti esan neutsuen: nire ostean dator gizon bat, ni baño len zana: zerren ni baño lenagokoa dan.
Eta nik ez neban ezagututen; baña Israelen agertu dedin, orregaiti ni etorri nintzan urean bateatuten.
Eta Juanek emon eban testimonioa, esanik: ikusi neban zerutik jasten Espiritua usoaren irudinan, ta bere ganean jarri zan.
Eta nik ez nazauan: baña uretan bateatutera biraldu ninduanak, esan eustan: A bera zeinen ganean ikusten dozun Espiritua jatsi ta ifinten dala, au berau da, Espiritu Santuan bateatuten dabena.
Eta nik ikusi neban: ta erakutsi neban, berau dala Jangoikoaren Semea.
Urrengo egunean bestebein egoan Juan, ta beste bere diszipulu bi,
Eta begiraturik Jesusi igarotean, esan eban: Aramen Jangoikoaren Azuria.
Eta enzun eutsen diszipulu biak jarraitu eutsen Jesusi.
Eta biurturik Jesus, ta ikusirik jarraioela, esan eutsen: Zeren billa zabiltze? Eurak esan eutsen: Rabbi, zeinek esan gura dau Maixua, non bizi zara?
Esan eutsen: erdue, ta ikusi egizue. Eurak joan zirian, ta ikusi eben non bizi zan eta egun atan beragaz gelditu zirian: orduan zirian amarrak legez.
Eta Andres Simon Pedroren anajea zan, Juani au esaten enzun, ta Jesusi jarraitu eutsenetarik bata.
Onek lenengo Simon bere anajeari berba egin eutsan, esanik: Idoro dogu Mesias, Kristo esan gura dabena.
Eta Jesusgana eroan eban. Eta begiratu eutsan Jesusek, ta esan eban: Zu zara Simon Jonaren semea: zu deituko zara Zefas, Pedro esan gura dabena.
|