www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. IRAKURTZA

 

Jesusen Baraua, ta tentamentuak Ermuan.

 

BATERA San Mateok cap. 4. v. 1-11.
San Markosek cap. 1. v. 12-13.
San Lukasek cap. 4. v. 1-13.

 

        Eta Jesus Espiritu Santuz beterik biurtu zan Jordanera ta Espirituak eroan eban Ermura, an deabruak tentau legian.

        Eta Ermuan egon zan berrogei egun, ta berrogei gau ta Satanasek tentau eban, ta bizi zan abere artean, ta egun aetan ezer jan ez eban.

        Eta barau egin ezkero berrogei egun ta berrogei gautan, gerorengo gose zan.

        Eta tentagillea beragandurik, esan eutsan: Jangoikoaren Semea bazara, esazu, arriok ogi egin ditezala.

        Eta berak eranzun ta esan eutsan: eskribiturik dago: ogi utsaz bakarrik bizi ezta gizona, ezpada Jangoikoaren aotik urteten daben berbatik.

        Orduan deabruak artu eban, ta eroan eban Uri santura, ta Tenpluko goi ganean ifini eban.

        Eta esan eutsan: Jangoikoaren Semea bazara, itxi zaite jausten emendik bera.

        Bada eskribidurik dago: agindu eutsela zu gaiti Angeruai gorde zagiezala, ta euren eskuetan eroan zaiezala, zure oñak arririk jo eztagian.

        Eta eranzunik Jesusek, esan eutsan: baita bere eskribidurik dago: zeure Jaungoikoa tentauko eztozu.

        Barriro igon eban deabruak mendi guztiz goi batera, ta bat batean erakutsi eutsazan munduko Erreinu guztiak ta bertako gloria.

        Eta esan eutsan: au guztiau emongo deutsut, zuretzat izango da Erreinu oneetako eskubidea, ta gloria guztia, bada niri emon jataz, ta neuk gura dodanari emoten deutsadaz.

        Bada baldin zuk auspez adoretan banozu, zureak izango dira dirianok.

        Orduan Jesusek esan eutsan: zoaz ortik Satanas; bada eskribidurik dago: zeure Jaungoikoa adorauko dozu, ta bera bakarrik serbiduko dozu.

        Eta azkendurik tentamendu guztia, aldegintzan deabrua beraganik bere denporara giño.

        Eta onetan Angeruak eldu zirian, ta serbidu eben.

 

aurrekoa hurrengoa