www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu Kristoren lau ebanjelioak batera alkarturik
Pedro Antonio Aņibarro
c. 1804-1821, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu Christoren lau evangelioac batera alcarturic, Pedro Antonio Añibarro (M. Pilar Ciarrustaren edizioa). Labayru / BBK, 1991.

 

 

aurrekoa hurrengoa

21. IRAKURTZA

 

Apostoluen artean jagi zan disputa bat
zein andiago izango zan euretarik
geldituten dau Jesusek: ta adirazoten deutse
euren igeska gauba atan, ta San Pedroren ukaerea.

 

San Lukasek cap. 22. v. 24-38.

 

        Baitabere euren artean jagi zan errierta bat, ea zein euretarik eukiko zan andiagotzat.

        Eta Jesusek esan eutsen: Jenteen Erregeak euren Jaunak dira, ta euren ganean agintaritza daukenak, ongillak dira deituak.

        Baña zuek ez orrela: ezpada zuen artean andiago dana, egin bidi txikia legez: ta aurrenean dagoana, serbietan dagoana legez.

        Bada zein da andiago, maian jarririk dagoana, ala serbietan dabena? ezta andiago maian jarririk dagoana? Ni nago bada zuen erdian serbiduten dabena legez.

        Baña zuek zaree nigaz iraun dozuenak nire tentaziñoetan.

        Eta orregaiti nik disponduten dot Erreinua zuentzat, nire Aitak niretzat prestau eban legez berau;

        Nire maian nire Erreinuan jan, ta edan daizuen: ta jarri zaitezen jarleku ganeetan Israelgo amabi Probinziak juzgetako.

 

San Juanek cap. 13. v. 33-38.

 

        Semetxoak oraindiño zuekaz nago puska baten. Billatuko nozue, ta Judeguai esan neutsen legez: Ni orain noian lekura, zuek ezin etorri zintekez: ori berori dirautsuet orain zuei.

        Mandamentu barri bat emoten deutsuet: Alkar batak bestea maitetu zaitela, nik maitetu zaituedazan legez, zuek bere zeuroen artean maitetu zaitezentzat.

        Onetan guztiak ezagutuko dabe nire dizipuluak zareala, maitetasuna badozue zuen artean.

        Simon Pedrok esan eutsan: Jauna, nora zoaz? Jesusek eranzun eban: Ni orain noian lekura ezin jarraitu ziñeit orain; baña gero jarraituko deustazu.

        Pedrok dirautso: Zergaiti orain ezin jarraitu neizu? Zu gaiti neure bizitzea ifiniko dot.

 

San Lukasek an.

 

        Eta Jaunak esan eban: Simon, Simon, ara Satanasek eskatu zaitue garia legez galbaituteko.

        Baña nik erregutu dot zugaiti utsegin eztaian zure fedeak: ta zuk bein biurturik sendotu egizuz zeure anajeak.

 

BATERA San Mateok cap. 26. v. 31-35.
San Markosek cap. 14. v. 27-31.

 

        Orduan Jesusek esan eutsen: Zuek guztiok gauba onetan uts egingo dozue nigan, bada eskribidurik dago: Joko dot Arzaina, ta zabalduko dira bere taldeko ardiak.

        Baña biztu nadinean illen arterik, zuek baño lenago egongo nas Galilean.

        Pedrok eranzun, ta esan eutsan: Baldin guztiak uts egiten badabe bere zugan, nik ez, nik sekula largako etzaitut.

 

San Mateok, San Markosek,
San Lukasek, San Juanek an.

 

        Berak esan eutsan: Jauna, prest nago zugaz joateko presondegi, ta eriotzara bere; neure bizitzea zugaiti ifiniko dot.

        Jesusek eranzun eutsan: Zure bizitzea nigaiti ifiniko dozu? Egi-egiaz dirautsut,

        Pedro, ollarrak gaur soñotuko eztabela, zuk ukatu arteraño iru bider, nazauzula.

        Zuk bada gaur gabean, ollarrak bi bider kantau baño len ukatuko nozu iru aldiz.

        Baña berak eragoion, esaten ebala: Zugaz il bear baliz bere ukatuko etzaitut. Ta beste dizipulu guztiak bere auxe berau ziñoen.

 

San Lukasek an

 

        Eta esan eutsen eurai: Biraldu zaituedazanean bolsa baga, ta bide-zorro baga, ta oñetako itxiak baga, menturaz ezer falta izan jatzue?

        Ta eurak eranzun eben: Ez. Berak esan eutsen: Bada orain bolsea dabenak, artu begi; bai ta zakua bere: ta eztaukanak, saldu begi bere soñekoa, ta erosi begi ezpatea.

        Bada dirautsuet, nigan kunpli bear dala eskribidurik dagoan au: Ta gaistoen artean kontau eben: Bada niri jagotazan gauzak betetasuna dauke.

        Baña eurak eranzun eben: Jauna, aramen ezpata bi. Ta berak esan eutsen: Asko dira.

 

aurrekoa hurrengoa