www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gerra gaiztoa

 

Aberea abere dalako jaiotzen,

Gaiztoa izateak enau arritutzen,

Ezauera gabea baiña izan arren,

Gizonaren antzera, au noiz da saiatzen?

Noiz du bere lagunik ill otzik botatzen?

 

Mirari al da berriz abere diranak,

Ikustea egiten noizbaiten jazarrak?

Ez dituzte guztiak gorputzean armak,

Oñek ortzak, ark tronpa, besteak adarrak,

Jaungoikoak burua zaintzeko emanak?

 

Baiña, armarik gabe jaio zan gizona;

Jaunak zergatik zuen aiñ arrazoiduna,

Ezagutzeko diña zer dan txartasuna,

Igarteko bai eta zer zuzentasuna;

Zertako eman zion bestela zentzuna?

 

Bestek ez du munduan artzen gorputzean

Gizonaren doairik sortutzen danean,

Ta nola ikusten da abere antzean

Bere lagunarekin sarritan pelean,

Lotsatuten ez dala zeuren aurrean?

 

Nola berriro diot arrazoi ta guzti,

Anima iru almen dituenaz nasi,

Ezertara pakean ezin dala bizi,

Burua oi duela gau ta egun ausi,

Gerraz al badu goia beretzat iritxi?

 

Zorigaiztoko aundi gura izatea!

Gizon arroen griña txit doakabea,

Gerrak geienez dute or asierea,

Ortik gero ainbeste erro ematea,

Bete egiteraño miñez gizartea.

 

O! gerra oso plaga gorrotagarria!

Gizonak diran arte duena bizia,

Luzifer deabruak zeruan asia,

Soberbiak zein duen buru itxusia,

Jaunaren kontra antxen dalako jaikia.

 

Arek ipintzen ditu gizonak gerretan,

Pillatutzeagatik frutuak euretan;

Berak sua piztzen du biotz gaiztoetan,

Adoratzeko Marte, odol erreketan,

Bere serbitzariak kanpo zabaletan.

 

Zer dakusgu gerretan, ezpada aienea?

Ezpada negar eta kurriska tristea?

Ezpada errukia dana aztutzea?

Ezpada egarria odolez illtzea?

Artarako kendurik bestei bizitzea?

 

Orregatik gorrotoz, gerra dakus Jaunak,

Baita begi txarrakin Errege zur danak,

Dakizkite beraren ondore zitalak,

Odolezko letrakin eskribi diranak,

Diralako on gitxi, ta milloiak txarrak.

 

Bestela, noiz zikintzen dira oitura onak?

Noiz etsaitu len lagun maiteak ziranak?

Noiz galdu sal-erosi merkatarienak?

Noiz atzeratu arte eta ikaspenak?

Ta ostu eskubide legez zuzenenak?

 

Irakurri ditzagun zintzo istoriak,

Antxe ikusten dira gerren txarkeriak;

Baña, itxi nai ditut nik oraiñ begiak

Asi ez dakizkidan bereala biak,

Isurtzera malkozko txirrio biziak.

 

Gerran aitzak dardaraz nik ditut ikusten,

Su eta gar-artean erriak kiskaltzen,

Zerua arpegia beltzez estalitzen,

Lurrera ark tximistak iñoiz bota arren,

Ainbeste gaitz zergatik ez duen egiten.

 

Izugarri da gerra madarikatua,

Askoz obetzat daukat kolera mormua,

Orduan umiltzen da gizon aunditsua,

Baiña, gerren aurrera gogotuaz dua,

Menderatzen ikusi baño len burua,

Nai lukelako errauts ikusi mundua.

 

                        Euskalzale, 1898, II

                        Euskal Erria, 1901,  XLVII

 

aurrekoa hurrengoa