www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maria guztiz santeari
bere sorrera garbiko egunean

 

Zure sorrera garbia

Kantetako egarria

Aspalditxoan daukat,

Zeñetarako grazia

Ustez orain jatsi jat.

 

Urrin joan jat penea,

Poztasunez naz asea,

Gañez atsegiñagaz,

Nago aiñ alegerea

Zure sorrereagaz.

 

Zaituzala alabetan

Zeru urdiña dot sometan,

Ta nik bere zatia

Euki dagidan kantetan

Iya nago asia.

 

Kerubiñak goi aldea

Kantuz osoro betea

Dabe dar dar ipinten,

Nik bere Ama maitea

Deutset lagun egiten.

 

Kantetan dau Illargiak,

Baita izarrak guztiak,

Orain zure sorrera,

Baita nire eztarriak

Oi dau euren antzera.

 

Goixetik egun sentiak

Ondorengo Eguzkiak

Gaur dabez kantau pozak,

Bardin diran gurariak

Daukaz nire biotzak.

 

O! Ama neure nerea!

Zara perletan perlea,

Zeruetan galanten,

Asko da zu ikustea

Ezautzeko nor zaren.

 

Txito zara leun garbia,

Dan legez Ipar eztia,

Gozatuten dabena

Zizpuru garratzgarria

Arratsak dakarrena.

 

Ain zara guri guria,

Baltsamu osagarria,

Bularreko zauriak

Ama errukiz jantzia

Ondu idazuz guztiak.

 

Luziferri bildurgarri,

Munduarentzat pozgarri,

Jazmin usain onduna,

Lanpara bat argigarri

Eguntzen gaituzuna.

 

Zeruak zure gloriak

Lurrak garaipen andiak

Gaur deutsuez kantetan,

Nik bere neure neurriak

Jarten dodaz orretan.

 

Zergaitik zuri kantetan

Nazan oso zoraketan,

Zerren zure sorrera

Aita Adan-en umeetan

Bakarrik dan ederra.

 

                        Euskal Erria, 1885, XIII

 

aurrekoa hurrengoa