www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maria orban bagarik sortuari

 

Jaungoikoaren eskuetako bear ta lanak

Alabagarri dudarik baga dira dandanak,

Alabagarri izar, Illargi eta Eguzkia,

Alabagarri gaba egun ta egun sentia.

Alabagarri arraiñ, egazti eta pistiak

Alabagarri bedar, lora ta zugatz guztiak,

Alabagarri ura, aixea, lur eta sua,

Alabagarri illuna, argia, baita Zerua.

Alabagarri itxaso, ibai eta iturriak

Alabagarri iñontz, lei, zurda eta euriak;

Alabagarri zeruetako espirituak,

Alabagarri euren kantu ta euren soñuak;

Alabagarri baña obe bat egun onetan,

Alabagarri bikaiñ bat dogu zeru-lurretan;

Alabagarri besteak danok bere oiñetan

Jarrita noa berau bakarrik gaur alabetan.

 

Alabau gura zindukedaz o Jaunaren Ama!

Alabau gura emonda al dodan gloria dana,

Espirituan baña igorik izarretara,

Zeintzukaz dozun txit apaindurik zuk arpegia,

Oiñok Illargiz, galanto Eguzkiz soña jantzia,

Aingeru ederrez barriz inguru dana josia.

Nok leukekean arpa bat oneek lako gozua!

Nok leukekean mingaiñ dontzellak duiñ eztitsua

Ai nik baneuka martiri baten biotz sutua!

 

Alabetako Erregiña bat erregiñena,

Agintari bat; baña agintari zeru-lurrena,

Emakume bat; baña emakume dan ederrena.

Alabetako baña au ondo ni zer naz bada?

Zer da nilako gizon gisaixo illun argala?

Baldin naikoa mundua ez eze zerua ezpada?

Zelan leitekez nire ezpanok izan guraiña?

Zelan leiteke izan naikoa nire mingaiña?

Eta nun daukat biotza sutan bear dan aiña?

O Ama! bada egidazu gaur dontzellen boza,

Mingaiñau leundu, ezpanok meetu, sutu biotza,

Alabau zaizan agertuagaz beraren poza.

 

                      * * *

 

Agur, dirautsu, beronek ume zoragarria,

Agur, mingaiñak, Birjiña eder danen nausia,

Agur, ezpanok, Egillearen egiñ aundia,

Agur, begiok, begi guztien ikusgarria.

Agur, sorreran Rakelak baño ederragua,

Agur, sorreran Susanak baño garbiagua,

Agur, sorreran Judit guztien Judit sendua,

Ikaraz dar-dar gaur dozulako jarri infernua.

Agur, sorreran gure Udabarri liriotsua,

Agur, larrosa, krabelina ta jazmin gozua,

Lora guztiak baño zu zara loriagua.

Sorreran zara Tortola zuri guri guria.

Sorreran dozu urrueta bat baña aiñ eztia,

Sorreran zara doe danakaz jantzi jantzia.

Sorreran Aita Betikoaren dana grazia;

Sorreran zara berariz sortu Fenix liraiña,

Sorreran zara berariz sortu zarean aiña,

Sorreran zara berariz sortu aiñ garbi baña,

Izan zaitean Berboarentzat Ama bikaiña.

Sorreran zara Uso bat baña alako usoa,

Ederra baña askoz oraiñdik ederragoa,

Zure aotik ateraten dan zotin gozoa,

Da Espiritu Santuarentzat txit gogokoa.

Sortu baño len ziñan tristeen poztutzallea,

Sorreran barriz Jaungoiko baten maite maitea,

Sorreran izan zarealako orban bagea,

Sorreran bertan oiñpetu dozu Txerrendongea.

 

Eta azkenez sorreran zara alabantzea,

Igarla danen eta Asaben esperantzea,

Martiri eta Apostoluen ondra betea,

Autorgilla ta dontzella santeen Irakaslea.

Nun topau leike beste bat zu duiñ onik Maria?

Nun topau leike beste ume bat bardingarria?

Begi bi oneek begira daien mundu guztira,

Igoko neuke igo al balei gaur Eguzkira.

Lurra ez ez aratu daidan izar-lekua,

Ia an ete dan kriaturen bat orren dontsua,

Baña badakit aztertu arren Zeru osua,

Utsik gorago dala arkitzen Jaungoiko altsua,

Utsik gorago dala aurkitzen Egilla aundia,

Zagozalako aingeru koruz gora jarria,

Jaunaz ostean oñetan dozu beste guztia,

Abran, Isaak ta Jakoben ume zoragarria.

 

                        Euskal Erria, 1882, VII

 

aurrekoa hurrengoa