www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Farrea

 

Peru soiñeko-giñak, zanean ezkondu,

Andrea ebalako diruduna artu,

Denda andi bat Bilbon egiñik zabaldu,

Antxe milla soiñeko ebazan azaldu.

 

Baña ez eukalako artuta famarik,

Urtea joan jakon bat saldu bagarik,

Orregaitik bizi zan beti tripak jaten,

Txarrago zana lorik ez eban egiten;

Baiña, bere gaiñean egoan bizitzan,

Pio Arlote askoz txarrago bizi zan,

Ez eukalako lanik ta gauzarik bere ez,

Zazpi ume mantendu ta jantzi bearrez,

Gaiñera alargun zalako gelditu,

Zelan egingo ziran umeak aurkitu?

 

Erdi billosik gaizki egozan soiñean,

Zarrenak lotsa ziran ibillten kalean,

Orregaitik sartuta geienez etxean,

Urten bagarik bizi egiten zirean...

Bai, aurkitzen danean batek preso estu,

Burua, eztaroa osoro nekatu?

Nondik eta zetara iges kartzelatik

Ormea zulaturik goitik edo betik?

Eta Arlotek on egingo ez eban

Esaterako beukan burua kartzelan?

Ez eban ak egingo bazan ain zolia

Mirariak egiten ekiana ia?

Ez eban ak egingo tiro bat jaurtigi

Eta bekizan illten sarritan erbi bi?

 

Baiña, gaur gura eban ak egin geiago,

Diru bagarik jantzi zazpi ume ondo;

Eta jaritxi eban nai eban guztia,

Ea Pio ezbazan eizari andia;

Zeinbat gautan ez eban begirik itxiten,

Umeak zelan jantzi burua ausiten,

Ta entzutean beko Peruren estulak,

Ezauturik zirala barruko esturak,

Ziñoan bere kautan Arlotek isillik,

Egoala sarritan lorik eiñ eziñik:

 

«Peru soiñekogiña, artuizu famea,

Loa izango bada gabetan zurea;

Nai badozu arratsa zuk ondo irago,

Famea neuk emonda eingo dozu gero;

Etxean zeuk eukirik erremedioa,

Ez jakitea ezta miñ artutekoa?

Arriskuan galtzeko zagoz osasuna,

Ta dendan usteltzeko dozun ondasuna;

Zuk egiten badozu nik gura dodana,

Txoria eskuetan dozu bereala,

Zeure eskuan dozu gauzea saltzea,

Eta guraiña diru beingoan artzea;

Eta nai dozun baiño benturaz geiago,

Fameak zer aleizun ikusteko dago;

Gitxienaz tiroak dauz balioko bi,

Oker diñot balio egingo dauz zortzi,

Neure alabak zazpi ta zeu bat geiago,

Jarririk ondo zortzi zarelako izango;

Ta on guztiori dago geu biokan,

Biar esango deutsut zer dodan burutan».

 

Orra zelako asmo andiak eukazan,

Pio Arlote pobre buru-ezaz etzan,

Ezpada suerteak ez eutsan laguntzen,

Eta ori indarrez ezta eskuratzen;

Gizajoa, goizean jatsi Perugana

Egin zan umill umill esatera ala.

 

—Peru, berorrek baki nagoala pobre,

Errazoiagaz deitu eiten jat Arlote,

Baiña oraiñ natorka zerbait esatera,

Ea artuten deustan berorrek onera,

Orrenbeste soiñeko dendan euki baga,

Saldutea guztiak elitukez oba?

Erosiko deutsadaz beiñik beiñ neuk zazpi,

Gura neukezalako ume danak jantzi;

Egia da dirurik ezto zegaz pagau

Berorrentzat obea baiña Arlotek badau.

—Zegaz pentsetan dozu Pio egitea,

Ezpazara diru ta ezeren jaubea?

—Ara Peru, badaki gizonak famea

Ezpadauka falta dau irabazpidea,

Eta on emongo neuk deutsat berorri,

Eta aberastzeko bidean ipiñi,

Badaki ditudala nik zazpi alaba,

Baita erdi billosik danak dagozala;

Eta estaltzen badauz jantzi barriakaz,

Ikustean jenteak, zurturik eurakaz,

Danak asiko dira bertatik itauntzen,

Ea aiñ txukun jantzi nok egin dituen,

Eta nik erantzunik Peruk dituala,

Eroskillak izango ditu bereala;

Berorrek daki ondo tiro bat jaurtigi,

Eginda ditudala iñoz ill erbi bi,

Eta gaur gura neukez biztutea zazpi,

Ta laster berorregaz gitxienaz zortzi...

 

Peruri ondo jausi egiñik asmoa,

Jantzi eutsan beingoan etxadi osoa,

Gaiñera baita jantzi eban Pio bera,

Ta zazpi alabakaz bialdu kalera,

Ta berak esan legez ikusirik oso

Bere zazpi alabak jantzita aiñ donoso,

Isten zituezala aberatsak asko

Atzean, zerren eurak ebiltzan obeto;

Inbidia arturik andikia dana,

Baita bere pobrea dirua eukana,

Obeto esateko bai, Bilbo guztia

Bear ebana beintzat soiñeko barria,

Alkarren leian laster doa Perugana,

Eta saldurik dendan dana bereala,

Jarri ziran aukeran ez bakarrik zortzi,

Baita bat geiago non diran bederatzi,

Pio bera bat eta alabak zazpirak,

Ondoen barriz Peru aor bederatziak;

Ta arrezkero dirautsa diruak geituten

Gabetan goizeraño lo dabela egiten.

 

Ondo esanik dago Famea lenengo

Artuizu, ta ondo lo eingo dozu gero.

 

                        Euskalzale, 1899, III

 

aurrekoa hurrengoa