www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Milla zortzireunda irurogeita
amargarren-urteko udan ipinitako
buru bidia, ur-etxe edo bañutegi
bateko salan kantetako

 

Sala onetan aurkitzen diran

Jaun eta Andrak prestuak,

Eurok esanda, ipiñi ditut

Oraingo berba neurtuak.

Euskaraz, bada, nai baditue,

Aditu emen kantuak,

Atsegiñ eta gozo gozuak

Dira gure zortzikuak.

 

Entzun begie euroen ororran,

Tajutun dodan asmua,

Onegaz orain gure neuke nik,

Poztu guztiai gogua.

Zori gaistuan baña aurkitzen

Gaur gure España galdua,

Ia esan leike, gizon bakotxa

Dala nausi gurakua.

 

Nausigura alde zenbat geiago

Ainbat eta txarrago,

Alan uste dot aurrerantz bere

Nik doiala okerrago.

Baldin ezpada ainbat lasterren

Burua ipintzen danentzako,

Arrisku andian aurkituten da,

España eder au galtzeko.

 

Nausigura alde guzti guztiok

Gaitezen arren alkartu,

Ta zuzenbide sendo zintzo bat

Daigun guztiok atondu.

Errege on ta jatorrizko bat

Ipiñi daiogun buru,

Bere legiai ta aginduai

Gero danok obediai.

 

Zeñi datorkan Erregetza au

Ezin neike erabagi,

Jakinturia bagia nazta

Ez nua esatera ori.

Baña euskaldunok geure foruak

Gorde daiguzala zoli,

Gau eta egun isildu baga

Egingo dot iragarri.

 

Edozeñ dala Errege jarten,

Ez galdu geure legia,

Jaungoikoagandik ta antxinatik

Dogulako etorria.

Maitatu geure foruak eta,

Baita bere euskeria,

Berau dalako berbeta gozo,

Eta atsegingarria.

 

Bizi Bizkaia eta Gipuzkoa,

Nafarroa eta Araba,

Laurok beti bat egin daigun, ta

Iñoz galduko ez gara.

Eta azkenez bizi izketa eder

Geure geuria euskera,

Beraren seme leial leialak

Beti izango gu gara.

 

Orra Jaunak, baita bere Andrak,

Kantaurik neure asmua,

Baña ez dakit izan ote dan

Euroentzat gogokua,

Jakinturian izanik bada

Ikasbide bagakua,

Eta gañera biar izan dot

Epe, azti ta lekua.

 

                        Revista Euskara, 1880, III

 

aurrekoa hurrengoa