www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ama Birjiñari

 

Agur, larrosa eder Jerikon

Arantza baga sortua,

Agur lirio zuritasunez

Edurra lotsatzekoa;

Agur o! palma bardin bagako

Kadesen lenengokoa.

Agur oliba loraz ederren

Frutuz dontsuen dontsua,

Zure Frutua dalako gure

Osasun egiazkoa.

 

Zure ondoan zer da eguzki

Gaba egundutekoa?

Zer idargia bere bajatzu

Oiñen atseden lekua?

Zer dira bere gabez izarrak

O! Izar berarizkoa,

Danak guztiak goiti beti illun

Aurkitzen bazan mundua?

Zu sortu arte bazirudian

Onek linbo bat itsua?

 

Zu zara utsik aukeratua

Izar guztien artean,

Illuntasunen usainik bere

Ez daukazuna soiñean,

Illunpe danen jaiotokia

Daukazu mende mendean,

Zeuri ikutu baño lenago

Sortu ziñean unean,

Zeuntsalako zuk artu bakarrik

Bere burua oiñpean.

 

Zorioneko sortuerea,

Dana guztia santua,

Ainbeste eunki edo gizaldik

Bein bere ez ezagutua;

Zeiñek ipiñi eban pozturik

Mundua ez eze Zerua,

Ta bildurturik unetaraño

Txerren zorigaldukoa,

Lurrera jausten asi zalako

Bere eskuko zetrua.

 

                        Euskal Erria, 1903, XLVIII

 

aurrekoa hurrengoa