www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Mariari bere sorrera
garbiko egunean

 

Profeta santu Erregearen Torre sendoa,

Txit Altsuaren Jauregi eder nagusia,

O! Espiritu Santu Jaunaren jarri-lekua,

Jaungoiko baten semearentzat Amageia;

Itanduko dot nor izan da bat kriaturetan

Zuk egin dozun gauzarik iñor ein dabena?

Iñok triskau dau zuk baño bestek bere oñagaz

Buru guztizko arro Luizfer baltzarena?

 

Zeruetako aingeru talda zoragarriak,

Jaungoikoaren dosel ondoan zagozanak,

Erdue arin, jatsi zaiteze danok lurrera,

Baturik ego edur antzeko ta zabalak,

Sortu dalako neskatilla bat gañ gañekoa,

Ikutu baga jatorriz dogun erru txarrak,

Aragizkoa izanagaitik zuen aldean,

Garbiagoa zergaitik egin daben Jaunak.

 

Dontzella eder lirio garbi, sekula loitu

Bageak zeuen biotz zuri ta izen ona,

Osotasuna galtzea baiño askoz lenago,

Nai zenduenak galdu osasun ta odola,

Erdue eta auspez ipiñi zeuen buruak,

Zuen aldean ederrago bat ara orra,

Kantau berorri gloria danak zerren birjiñen

Birjiña eta Erregiñ andi berori da.

 

Baita erdue Aitalenen ta Igarlak bere,

Israeltarren zuzentzalla ta giariak,

Zuen amabi Tribuetako lanak itxirik,

Agur eder bat artu daizuen gaur Mariak;

Erri esleidu zuenak entzun baldin bebazan,

Zuen kontseju, erabagi ta esaldiak,

Sortu dan neskatx onen semeak dituelako,

Beteko zuen itxaropen ta gurariak.

 

Martin eta konfesore ta Penitenteak,

Gloria artean bizi zarenak goi Zeruan,

Zuen egiñen neurrian danok dituzuela,

Guztizko palma eder on bana gaur eskuan,

Agertu zeuen oneretxi ta barruko poza,

Zuen pozgarri dan oni sortu dan orduan,

Zerren beroni iruditzea gura zenduen,

Danok guztiok albait ondoen len munduan.

 

Adan lenengo gurasoaren ondore dana,

Zeure erritik gaur zagozana aterea,

Erdu botarik zotin zizpuru eta negarrok,

Adoretara oraintxe sortu dan Umea,

Adorau ondo umiltasunez Seiñ eder ori;

Zein izango dan zure guraso zaintzallea,

Ondra, Gloria, Bitarteko bat aiñ Altsua ta

Ama bat zeñek artuko deutsun ardurea.

 

Erdue bada prudente edo arima zurrak,

Eldu zaiteze kastidadedun ta garbiak,

Etorri arin jakintsu eta andikiak;

Baita aberats eukitsu eta ikasidunak;

Erdu bere agintaritza daukazuenak,

Erdu Errege tronuetara eregiak,

Erdue danok eskiñitera Ume orreri,

Zeuen duintasun eta beste on eregiak.

 

Zuk bere ondrau Libano mendi entzutetsua,

Zedro, aloe, iturri eta errekakaz,

Ondrau egizu baita Karmelo mendi Santua,

Zeure lora ta arbola eta ur danakaz;

Ondrau zuk bardin Nilo-ko ibai atsegintsua,

Zeure korronta leun, baratz eta biziakaz,

Azkenez ondrau zeru ta lurrak gau ta egunak,

Daukazuezan edergarri on guztiakaz.

 

Ondragarrien zarealako O! Jerikoko

Lorarik onen ta Jaungoikozko miraria,

O! edertasun danen guztien bizilekua,

Grazia danen kutxarik onen ta tokia,

O! Kaliz gozo: atsegintasun eztitsu danen

Ama ugari jaio-leku ta iturria,

Zelan zeiteken zugan orbanik aurkitutea

Jaunak nai beban zugan artzea aragia?

 

O! izar bizi gure itxaso bildurgarrian,

Zatxakusana ain argigille pozgarria,

Zure arpegi errañutsua illundutera,

Zelan azartu egin leiteke eguzkia?

 

Au izan ezik zelan azartu leiteke barriz,

Zugaz bardindu nai izatera Illargia,

Bazara izar egunez eta bardin gabetan,

Gu argitzeko sortu zarean gar barria?

 

Zara benetan Egun senti bat aiñ ederra ze,

Gaur arte Jaunak etzaituzana erakutsi,

Zara arako ezaugarria zeñek diñoan,

Gerrea laster egingo dala irabazi;

Zara arako eguzkiagaz soña jantzirik,

Dakarguzuna Iratargia oiñen aulki,

Zara bekoki inguruan zu edergarritzat

Dakartzuzana amabi izar eder bizi.

 

Rakel, Rebeka, Ester, Judit ta Zara zer ziran

Ezpada zure keriza motel baiño danak?

Areik zikindu arren izpia berenotsuak,

Zuri ez eutsun ikutu sugetzar zitalak;

Zu zara bada Neskatilla bat beren berariz

Aukeratua beti betitik Altsu-dan-ak,

Zara arantza arteko lora akats bagea,

Sortu egiña iñon ikutu baga narrak.

 

Zara mendi bat eregiena mendi danetan,

Txuntxurra dozu besteak baiño goragua,

Non daukan Jaunak bizileku bat apartekua,

Zeruan egin ebana baiño obagua.

Ezpada betor ikusitera mundu guztia,

Zugan jazo dan mirari pare bagakua,

Ikusi daian argi ta garbi zelan Maria

Izan zarean loirik bagarik gaur Sortua.

 

                        Euskalzale, 1898, II

 

aurrekoa hurrengoa