www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amodio ederraren amari

 

        O Maria lora, lora guztietan

        Sekula maiztuten etzareana,

        Zugaitik jaditxi daigula frutua

        Amodio gozo gozoarena.

 

Landararik liraiñ eskertsuenakaz

Lorategietan galanten zara

Amodio garbi ederraren Ama

Eztitasunezko ortu bakarra,

Zure sabel guztiz zorionekotik

Jaio zan lorarik egokiena,

Zugaitik jaditxi daigula frutua

Amodio gozo gozoarena.

 

        O Maria lora, lora guztietan...

 

Ezkutapenezko landa loratsua,

Semeak deutsuez gaur alabantzak

Kantetan poz pozik samurtasunagaz

Edertasunezko zure garaitzak.

Zinamomo-aren dozu usaiñ ori,

Galantasun ori franzesillena,

Zugaitik jaditxi daigula frutua

Amodio gozo gozoarena.

 

        O Maria lora, lora guztietan...

 

Zedroa legetxe eregiten zara,

Palmea-ren gisan goruntz aziten,

Platanoa legez baita zabalduten

Zipres-en antzera goian amaitzen;

Orregaitik gozuz zuri kantetara

Igitu Amarik maitetsuena,

Zugaitik jaditxi daigula frutua

Amodio gozo gozoarena.

 

        O Maria lora, lora guztietan...

 

Sortueran zara lirio zuria

Seingintzan betiko-lora polita,

Eta sensitiba bizitza guztian

Pasiñoan zara zu bioleta,

Barriz biztueran karmiñaren gisan

Larrosa gorrien antzekoena,

Zugaitik jaditxi daigula frutua

Amodio gozo gozoarena.

 

                        Euskal Erria, 1886, XIV

 

aurrekoa hurrengoa