www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gure ama pekatu
bagarik sortuari

 

Loretan lora miragarrien Ama goisean

Zara egunak oi dabenean bota loa,

Dirudizula intza edaten dagozanean

Argi ta garbi zu zareala lenengoa.

 

Izar danetan bere nagusi goi urdiñean

Zara jaubetu oi jakunean gau arroa,

Da esatea, Erregiña bat euren artean,

Zarealako Eguzkiaren antzekoa.

 

Zara egiñ bat egin danetan paregabea,

Etzan zuretzat besterik egin bardingarri,

Betitik poztu zendualako zuk Egillea,

 

Beti ziñean bere begien zoragarri,

Alan bakarrik sortu zinean, Ama gurea,

Keriza eta loi bagarik oso garbi.

 

                        Euskal Erria, 1901, XLV

                        Euskal Erria, 1901, 211

 

aurrekoa hurrengoa