www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Mariaren biotz zoragarriari

 

Laketu-idazu, Ama gozoa, zure kolkoan,

Erleak lora politen kopan legez bardin,

Zure amore eztitsuaren zumoa edanda,

Amodiozko abai gozo bat daidan egin;

Zure biotza dalako zuri, dalako gorri,

Dalako bera lirioa ta bera jazmin.

 

Bene benetan, ill eder au da parebagea,

Kardintxen kantak diñoe pozez: «da maiatza»

Erretxiñolen soñueteak: «ill galanta da»

Uso sotillak urruetaka: «da malatsa»

Malatsagoa askozaz baña; Maria, jaku

Darakuskuzun biotz aiñ gozo, aiñ apatza.

 

Kerizpetxoa udan guztiz da gustagarria,

Gustagarria kanpoak berdez agertzea,

Gustagarria erle zintzoen abaia bere,

Gustagarria labore onak ikustea,

Gustagarrien gustagarria, gustetan jaku,

Biotz orreri gure biotzok gustetea.

 

Ai! zeiñ eder dan ostarku guztiz koloretsua.

O! ze galanta bere soñekoz goix gorria!

Aiñ  ikusgarri egun sentia bere izarraz,

Zoragarriak illargi eta eguzkia,

Zoragarritan zoragarrien zoragarria,

Gu zoratzeko aiñ biotz gozo aiñ guria.

 

Bioletagan dakutsut zure umilltasuna,

Amodioa larrosa eder gorriagan,

Garbitasuna lirioan ta jireguzkian,

Jaungoikoaren zaletasuna dala zugan;

Errekatxoen ur garbi eta argitan barriz,

Zelan iturri bizia zure biotza dan.

 

Gogoratzen deust zedroak zure altasun ori,

Zarealako zeu Salomonen lolekua,

Urregorria badakust laster gomutetan jat,

Zelan zarean Jaunaren etxe urrezkua;

Trumoiak dardar gaukazanean, diñot, biguntzen,

Zure biotzak dabela gure Jaungoikua.

 

Ertzik bagako itxaso eta, zeru garbi ta,

Salbaziñoko kutxa bat zara segurua,

Bendiziño ta, emokai danen ibai ugari,

Jaugoikoaren ondasuntegi doatsua;

Zure biotzak zerren guztia beragaz daukan,

Zarealako Jesukristoren gurasua.

 

Triste bagagoz zu zara gure poztugarria,

Geixotiaren osagarrizko zeu miritza,

Armasa eta indargarria, datorrenean,

Eriotzea, guri kentzera bai bizitza;

Ta gero bere gure arimen jaubea zara,

Zerren daukazun zeruratuten beargintza.

 

Larra-txoria, egan doiala dakustanean,

Igoaz gora, esaten deutsat: dontsua zu,

Ai! banituke zure eguok zeruetara,

Bee onetatik egin dagidan gaur egatu,

Mariak daukan biotz gozoan neure abia,

Nai neukelako beti betiko aukeratu.

 

Zabaldu-idazuz ango ateak, Ama laztana,

Entzu-idazu gaur, biotz barruko nire deia,

Kendu eiozu arima oni egatu daian,

Nai ta ezean geratzen daben lokarria;

Zergaitik zure semea naz ta, biotz orretan

Zeugandu naizu arren lastertxo, o Maria!

 

                        Euskal Erria, 1890, XXII

                        Euskalzale, 1898, II

 

aurrekoa hurrengoa