www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aingeruak Maria guztiz Santeari
emon eutsan albista ederra

 

                On Arturo Campion ene adiskide maite

                euskera zale txito andiari

 

Jordan dontsu ta Feniziaren artean dakust

Judea andi aberatseko Probintzia,

Ta Idumeako soru oparo entzutetsua

Palmak sortuten berez dalako ugaria,

Begira, zelan aruntz jasten dan galai bat egan,

Nun begiztetan daben etxe bat berezia,

Nundik urteten dabeen errañu argi biziak,

Bertantxe bizi balitz legetxe Eguzkia.

 

Aiñ etxe argi agirikor ta zoragarrira

Ero-rik onen zeñetan bizi danagana,

Aixe olatu artean uger egiñaz arin

Doa Leandro albistalari zerutarra;

Ekusanean iya urrean nai eban lurra,

Piloto leial eta Mariñel aiñ azkarra,

Bere atzeko lagunai pozez azaltzen jake,

Esanaz: «gura genduan kaira laster gara».

 

Beltxargak, Kaistron ur leiarkia edan ondoan,

Nun oi dan pozez inguraturik bizi izaten,

Bere ondasun gordelekua au da abia

Ikusiaz bat laster asten da egatuten;

Modu orretan beraren zuri urrez jantziak,

Gabrielek dauz egatu nairik zabalduten,

Joteagaitik ainbat lasterren joian portura,

Zeñen argia goi zeruraño zan elduten.

 

Jasten da Aingeru larrosa eder antz antzekoa,

Izarrez eta azuzenakaz arroturik,

Bere Erregiñ bizi zanaren etxe aurrean

Baña, isten dau Eskuadrea gelditurik,

Eta barrura bera sartzen da zabaldu baga

Jauregi atan ez leio eta ez aterik,

Eguzkiaren aldean argi diran begien,

Aurrean ]aster agertuten da auspezturik,

 

Belaunak bertan inketan ditu soru gañean,

Adoretan dau izatez gorputz illkor dana,

Luzbel arroa, nai ez ebanak goian adorau,

Beste askoren gisan esanaz «Jauna zala»

Aurrean daukan kriaturea garbiro dazau,

Jaungoikoaren eskuko lanik onen dala,

Begiraturik aiñ edertasun argitsuari,

Zerren norbera izar biurtzen daben bada.

 

Abe, dirautsa Feniz galant ta lirain zuria,

Abe, Tortola apaintasunez ederrena,

Abe o! Uso txukuntasunez guztien buru,

Abera aldatu egin jatzuna Eba izena;

Abe, goigoian dan Abe ari deutsazulako,

Abe, egingo luma orrekaz gaur soñera,

Abe, abia zerren izango zarean Abe,

Betiko aitagan utsik kabitzen dan arena.

 

Abe, zerren zu zatxakozan txit zalegarria,

Abe bizi dan-ari orturik onenean,

Aixeen ego gañetan jira bira egiñaz,

Jarriten dala gar Aingeruen bizkarrean,

Abe arexek zugan, Maria, bizi gura dau,

Azuzena ta jazmintsu dozun baratzean,

Agur, Jainkoak gorde zaizala, Amagei eder,

Gizonen poz ta ene Erregiñ nor zarean.

 

Jainkoak, gorde zagiz graziaz beti betea,

Zuri bakarrik izan aiñ ona datorkizu,

Erru bagea beti garbia zarealako,

Izen onegaz zeruak deitu gura zaitu,

Gizonarentzat, zeiñ pozgarri dan deigarri ori!

Zeñek grazia bearko deutsun maiz eskatu,

Grazia danen grazia leku zarealako,

Graziadunak egingo dozuz graziaztu.

 

Jauna da zugaz, neskatxa danen neskatillea,

Bere izatez, bere almenez, bere aurkeraz,

Jauna da zugaz, Dontzella zuri edur antzeko,

Bere grazia baturik zure ontasunaz,

Jauna da zugaz, nor dan Betiko egun argia,

Bere betiko mesedeakaz lagunduaz,

Jauna da zugaz, sortu ziñean une beretik,

Bere antzeko arima duiñ bat emonagaz.

 

Zugan dagotzun berorrek nai dau orain, Andrea,

Bere guraso aurrera izan zakiozan,

Gaur arteraño egiñ bazaitu graziaz geien,

Bere amatzat andretan zaitu begiztetan,

Berak, nai zaitu zeru lurretan jarri Erregiñ,

Berak gura dau zeurorren seme umill izan,

Zeurorren Seme bada Aitaren gloria izaten,

Gizonduko da Berboa zure erraietan.

 

Bedeinkatua, andra guztien artean zara,

Aingeru danak baño bere zu, dontsuago,

Bedeinkatua zeure sorreran ziñean legez,

Aurrera zian bear ez dozu gitxiago,

Bedeinkatua, zergaitik iñoz ez dan ikusi,

Zugaz, zuregan, zugaitik dana gaur egingo,

Dontzella garbi zarean legez, Neskatilla ta,

Ama, batera, zarealako zu izango,

 

Mandatari aiñ miragarria ikusitean,

Ikaratzen da Dontzella umill txit garbia,

Ikaratu zan esan eutsazan alabantzakaz,

Ez ebalako sinisten zanik aiñ andia,

Kolorgatu zan, alako izar errañutsua,

Ezaguturik goitarra zala Mandataria,

Bere soñera, albista eta modu onagaz

Geratuten da oso arri ta zur Maria,

 

Ez ikaratu, (esaten deutsa) zerren Maria,

Zuregan dauka Jaunak begia ezarria,

Zure erraietan izango dozun Seme Jesusek,

Zeure odolaz artu bear dau aragia,

Jaungoikoaren Semea deitu egingo jako,

Nok euko daben aulki Dabiden jartokia,

Baita Jakoben etxean bere aginduko dau,

Azken bagarik izaten dala Nagusia.

 

                        Euskal Erria, 1885, XII

 

aurrekoa hurrengoa