www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Egia guzurraz

 

Praiskok tope eginda don Joakin bidean

Iñori ez eutsana onik eiñ lurrean;

Pobrientzako barriz txakur bat andia

Limosna ordez eukan atean jarria,

Eztakit ze aldigaz bein ola dirautso:

—Bilbo alde orretan ze barri da Praisko?

—Eztakit ezer eta zer deutsat esango

Baneki gusto on neuskio emongo.

—Esaidazu guzur bat besterik ezpada

Baña barregarria izateko dana.

—Guzurra gura badau entzungo dau laster

Jaio barri barria zuzen edo oker:

—Euroenean jauna, beti limosnea

Daukat baña domekan zan ezin obea,

 

Albokoak naiz egin istanda arte barre,

Don Joakin aldendu zan suturik asarre,

Etxakolako gustau egia guzurraz,

Praiskok azaldutea auzoak entzunaz.

 

Ez eskatu iñori guzurrik bestela,

Urten eztaian berak egia bestera;

Lotsaturik geratu ez dedin bertantxe,

Txingarra legez gorri Don Joakin legetxe.

 

                        Euskal Erria, 1890,

 

aurrekoa hurrengoa