www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gabon kantak

 

Urtero dakienak

Egiten udea,

Berak gaur beroaren

Dauka premiñea,

Agaitik abere bik

Botata arnasea,

Berotu nai leukie

Euren Egillea,

Zein dan zeru ta lurren

Jaun ta Erregea,

Belenen jaio jakun

Jesus umildea.

 

Mendian bera datoz

Artzaiñak saltoka,

Dakielako Jesus

Dagola jaiota,

Ieskeaz zuziak

Batzuk ixiotuta,

Bildots bana besteak

Lepoan artuta,

Erromerian legez

Guztiak zantzoka,

Makilleaz txarkoak

Brinkoz iragota.

 

Odeirik odei dabiltz

Egan aingeruak,

Daukez fiesta barri

Inoz ez lakuak,

Edurra dirudie

Euren soñekuak,

Joten dituezala

Aiñ soñu gozuak,

Lurrera jasten dira

Itxirik zeruak,

Jesusi emotera

Adoraziñuak.

 

                        Euskal Erria, 1889, XXI

                        Euskalduna, 189, 16

 

aurrekoa hurrengoa