www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jaioterriari

 

Lenago jente askoko neure jaioterria,

        Basamortua dirudizu,

Sortaldetik ta sartalderaño agintaria

        Ziñana, orain zer zara zu?

 

Errukarriro, malkoak jausten jatzuz lurrera,

        Mundu guztiko erregiña,

Ez al datortzu iñortxo bere leortutera?

        Ai! au naibage o! ze miña!

 

Eriotzeak soñeko baltzez jantzi zinduan,

        Arerioa jatzun poztu,

Bere egarria jakon zagozan desanparuan

        Ikusiagaz desagertu.

 

Ill jatzun gerra-zale gaztia, erri maitea,

        Ill betiko zar itzaltsua,

Ain zan zorrotza bendatzalleen galtzairu mea,

        Jarri zinduzan mutildua.

 

Ikus-dazue mundu guztiko bizilariak,

        Ain egoera neketsua,

Nogaz bardindu lekidaz nire larri aldiak,

        Zeñegaz jarri neurritua?

 

Miñaren miñaz, semeai deika bere besoak

        Españak ditu zabalduten,

Lagundutera joanagaitik seme zintzoak,

        Saldurik dira aurkituten.

 

Jaioterria nun dozuz artu ezin zirean

        Arako torre indartsuak?

Nun dozuz nausi ziran ezpatak beti pelean?

        Nun dozuz umant bioztsuak?

 

Gaurko semeen bekokietan atsekabea,

        Eskribidurik da ikusten;

Euren begien lurrerantzako erabiltea,

        Damua dago autortuten.

 

Eundaka ziran España, baten zure umantak,

        Zorioneko o aldia!

Bildurra artzen eutsuen erri arrotz galantak,

        Ikustean zu ain andia.

 

Libanon zelan zedroak daukan buru jagia,

        Zuk bere zere zeunkan eregia,

Odei oskarrak izutzen daben legez umia,

        Zure itza zan justuria.

 

Baña gaur zagoz arri baldres bat basamortuan

        Legez osoro basterturik,

Erru bagea aldarrai sarri oi dan taiuan,

        Zakustaz gia bat bagarik.

 

Dakustaz bere estaltzen zure edertasunak,

        Ondarrez eta bedarragaz,

Dakust bildurtu lenago sarri egin jatzunak,

        Txalo deutsula egin burlaz.

 

Errezki ulle kopet ederrok arras atera

        O! neskatillak daikezuez!

Arpak arturik zatorkidaze lagundutera

        Illen soñuak jo eizuez.

 

Gure etxeetatik urrin bai, urrin, gaur jaun maitea,

        Negar egiñaz gagoz danok,

Zeñek arindu leike Españak daukan penea,

        Bere negarrak leortu nok?

 

                        Euskal Erria, 1890, XXIII

 

aurrekoa hurrengoa