www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agurrak
Ama Birjiña Karmengoari

 

Agur o! Karmeloko

Dontzella ta Andrea,

Agur, Jesusen Ama,

Guraso gurea,

Urjola onetako

Agur, gure arkea,

Zure altzoan gura

Dogu gordetea.

Jaristeko Ararat

Gañean jartea.

 

Agur o! Karmeloko

Baita iturria,

Nungoa dan edaten

Dogun ur garbia,

Kentzeko arimetan

Dogun egarria,

Zure Seme dalako

Utsik egokia,

Geixoti guztientzat

Osasungarria.

 

Agur, Karmelo jantzi

Oi dozun Prendea,

Paradisuak artzen

Deutsuna lotsea,

Jaunaren lora danen

Bakarrik sortea,

Berak berarik egiñ

Zinduzan umea,

Nai ebalako zure

Aragiz jaztea.

 

Agur, argirik onen

Argi guztietan,

Eguzki idargi ta

Baita izarretan,

Aingeru ta Santuak

Jatzuz umilletan,

Kristok zaituzalako

Alboan ondretan,

Sionen gorenengo

Bizi lekuetan.

 

                        Euskal Erria, 1901, XLV

 

aurrekoa hurrengoa