www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gora gora Sabino gure izarra

 

                        Durangoko euskaldun Batzokia
                        zabaltzen dan egunerako ipiñia

 

Jigante edo zentoi andi bat

Izan da gure aldian,

Tolosak bere ondoan daukan

Altzoko erri txikian:

Baña zentoiak, seiñ da nanoak,

Jaio zirean errian,

Ez oi dabe nai bertan illtea

Badago bere mendian,

Altzoko andia ill zan legetxe

Jaio egin zan abian?

 

Beste zentoi bat bere izan da

Ordutik ona gurea

Ainbestekoa etzan gorputzez

Ariman parebagea;

O mingarria! nok sinistuko

Eban alako gauzea?

Azartu bere egingo zala

Egiten Eriotzea,

Adan duiñ zaar dan Agura azur-uts

Igar mamiñik bagea?

 

O! nozkoa dan bere azkora

Dana galtzairu zorrotza

Ebagiteko gure ain tantai

Zarden, luze, ta ez motza;

Zeñek zabaldu egiten euskun

Euskaldun utsoi biotza,

Zalako gure Moises sendo,

Izar, giari, ta Poza,

Gau illun itsu aren atzetik

Jagi dan legez gaur goisa.

 

Kantauko neukez gauza andiak

Gaur Sabinoren gañean,

Baldin benengo lengo sasoian

Gaztetasunaz soñean;

Orregaitiño baña nik diñot

Zerura begiratzean,

Ikusten dala bera bakarrik

Erri zalien artean,

Argiz, ikasiz, jakituriaz,

Besterik eztan bestean.

 

Egia da ta, diñot a zala

Kristiñau onen semea,

Ez deutsat gura txarto esan

Galdu izen ta ondrea;

Gois edo belu baña egiak

Eroan oi dau berea,

Egia zalea zala Sabino

Nik daukat siniskerea,

Egiagaitik izan zala bera

Aberati zarra, pobrea.

 

Euskera Amaren Semerik onen

Zeinbat burua zuk ausi

Zenduan gabez eta egunez

Bera egiñ arte ikasi!

Tititik edan bagakoetan

Nun? noz da? ta norikusi?

Kain, nun ago ire inbidia

Gaur bere bajakuk biki?

Alperrak oi jok tatxau bai, baña,

Nekeak bestentzat itxi.

 

Jaungoikoak nai ta alan izan zan

Jesuititan azia,

Orregaitik zan Euskal-ortuan

Lora zuri bat garbia;

Gerotxuago ezkonduetan

Senar bat maitegarria,

Ilterakoan Jesusen lagun

Zar ta ezagun andia,

Orra or zen zan labur esan da

Sabino miragarria.

 

Geiago ezin jaso zaikedaz,

Gorago ezin eregi,

Arranoaren egorik ez dot,

Gorputzan daukat zarregi

Nire agoak bakarrik oraiñ

Arran ausi bat dirudi,

Baña alan bere ots egiñ nai dau

Bora goigora Euskadi!

Eta Sabino gure izarra inoz

Iñoz amatau ez bedi.

 

                        Euskalduna, 1905, 404

 

aurrekoa hurrengoa