www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pakea

 

                        Nere lagun B. Mokoroari

 

Zure billa ni jaio ezkero beti nabill,

Eta beldur naiz arkitu gabe enaiten ill:

O zeinbat aldiz egiten nuen amesetan,

Zurekin pozez gaztezaroko urteetan.

 

O zeinbat bider koroi uztargiz egiñakin

Eta eskuan olibo adar berdeakin,

Irten zidazun mosua garbi zenduela,

Zerua iñoiz urdiñ agertzen dan erara.

 

O zeiñ askotan aingeruaren arpegia,

Ikusi nizun eta soiñeko txit zuria

Elurra bera ark zirudian kolorean,

Eta zuk Eba miragarri bat gorputzean.

 

Orregatikan Amatzat artu zinduzan nik

Eta gogoan zitzaidan jarri txit sarturik:

Geroztikan det kantatu dala nik Pakea

Nere kutuna, nere laztana ta maitea.

 

Enuen uste ez urrik eman iñor zanik,

Beltzez jantzitzen txit beartuko zinduzanik;

Ez siniztuta ez gitxiago zebillela,

Zu botatzeko zelatan beti aize txarra.

 

Baiña Pakea zugan asko det gaur dudatzen

Begitanzio uts ote ziñan det pensatzen:

Siniztatzen det oso ta santu zuk lurrean,

Ez dala errez menperatzea gizartean.

 

Ez dala errez zuk agintzea Pake ona,

Neri agertzen zitzaidan Andre txit leguna:

Dakusdana nik zer da besterik ez-da-baia,

Arerioa edo etsaia, ez anaia.

 

Al jakin banu ainbesteraiño etziñala,

Barrua baiño obea zeunkan zuk azala;

Baldin jakiten badet zer neukan ikusteko,

Enitzan ez ni zurekin ala zoratuko.

 

Baizikan oju egingo nizun Andre ederra,

Irudiz gozo eta eztitsu guztiz zera;

Baiña beldur naiz zugaz dedan poz au pozura,

Joango dala amesa beti dan modura.

 

Zer det zer bada mundu onetan nik ikusten,

Ezpada beti gizonak elkar ill da illtzen;

Zure lekuan biotz gogordun agurea,

Buru-ezurraz jasorik bere banderea.

 

Nik ikusten det eten gaberik beti gerra,

Kaingandikan asi zan plaga aiñ okerra;

Nik ikusten det emanarekin iñori miñ,

Artu oi dala poza, olgura ta atsegiñ.

 

Agure au det beti nagusi ikusten nik,

Zuk eztaukazu Pakea iñon erreiñurik,

Lo egiñ arren ia nik toki txit askotan.

Gerra lorratzak billatu ditut dandanetan.

 

Zer billatu det kale ederdun urietan,

Soiñu alairik onenak jotzen diranetan?

Ai ango gauza askok diote itzik gabe:

Sarritan gerra sartu zitzaigun ona ere.

 

Bestela zertan egiñak gera gu gaztelu,

Zertan inguruz ainbeste paret eta muru;

Ai emen egin diran burruka odoltsuak,

Ez dituzte egin iñoiz legoiak ez otsuak.

 

Baserrietan ere guztiz maiz naiz aurkitu,

Ango jendea baita zertxobait ezagutu;

An ere oi da oso ugari inbidia.

Elkarren ona iñola ezin ikusia.

 

An ere oi du gerrak sarritan egin leku

Eta bertatik Pake gozo alderatu;

Non bearrean beronek euki erreiñua,

Ai txit askotan auziak dauka agindua!

 

Iretsitean eztala bada au urian,

Eta osoro ere bizitzen baserrian;

Zuzendu nitzan etsi ta guztiz eremura,

Eta jo nuen artzai bat bizi zan lekura.

 

Non bereala galdetu nion estu ari,

Mendian bizi zalako jaio ezkeroti,

Ea Pakeak osoro zuen an agintzen,

Eta bertatik erantzuerau dit egiten:

 

«Alegia da Pakea geien txaoletan

Artzaiak bakan bizi geraden mendietan,

Baiñan otsoak nola ditugun urbillean,

Sentimentuak ere badira onenean».

 

«Gaiñera ere badegu iñoiz zerbait gerra,

Datorrenean norbait ardiak ostutzera;

Orduan ezin oi degulako txaolan lo,

Beldurrik gabe lasai, zabal ta ain gozoro».

 

 

                      * * *

 

Oraiñ nik diot baldin ezpada txaoletan,

Bizi liteke Pakerik iñon lur onetan?

Ala ere det uste nonbaiten dala bizi,

Ezpadet ere oraindik non dan nik ikusi.

 

Borondatea ona duena da bakarrik,

Pake gozoa munudan goza dezakenik;

Orientzako kantatu zuten aingeruak,

Dala Pakea diradelako doatsuak.

 

Sinizten det bai borondatez on gu bagiña,

Elitzakela gizona iñoiz gerragiña;

Pakean bizi eingo giñake alegere,

Naiz izan aundi, zeiñ izan txiki edo pobre.

 

Bestela ezin ai! dezakegu goza emen,

Apostoluai Kristok ziena nai izaten;

Ezpadiogu zerbait elkarri guk barkatzen,

Batak bestea degula ondo maitatutzen.

 

                        Euskalzale, 1899, III

 

aurrekoa hurrengoa