www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Berrio-otxoa martiriari

 

                        Donkitua Txinara joan dan
                        neure lloba Frai Eusebio Bengoari.

 

Mutiltxo ziñanetik zenduan agiri

Zeruak nai eutsula guztiz asko zuri;

Zeurez ziñealako otzan eta garbi,

Balentin, ill ziñean azkenez martiri.

 

Asieratik ziñan eskolan argia,

Ikastera emona, aituten zolia;

Ikasiai gomutan eusten azkarria,

Ontasunean barriz danen nagusia.

 

Osasuntsu zentozan baita gorputzean,

Osasuntsu arima guztiz ederrean;

Erregu egiteko Jesusen aurrean,

Illunez goiz gazterik jagi oi ziñean.

 

Dominiko bat gero latiñez maisua

Izan zan zuretzako bere bizikua;

Nondik urrean egin jatzula gogua

Dirudi izateko bere botokua.

 

Arrezkero beiñik beiñ sinistu giñaike

Nai zenduala izan dominiko praille;

Aitak ezpeban bere olakorik uste,

Gura zinduzalako seme laguntzaille.

 

Iru urte terdian ak aldamenean

Erabilli zinduzan beragaz lanean;

Zoli arotz jardunaz aitaren mendean

Iruditu zenduan Jesus bearrean.

 

Zelan ikusten eban baiña zure naia

Errelijiñorako aiñ zala andia;

Ezaguturik emen zerutiko deia,

Aldatu jakon oso bere eretxia.

 

Pentzau eban abade beintzat egitea,

Logroñura ikasla baita bialtzea;

Naiz izan goiko notak bertan aterea,

Beti izan ziñean zu bioletea;

 

Beti goiko graziaz lirio zuria,

Beti zeure barrutik larrosa gorria;

Beti beti zalako laba bat goria,

Jaungoikozko amorez sutua guztia.

 

O! Seminarioko zure bizitzea!

Norbait nozik nozera doian aldapea!

Nor urrengo izango da an aiñ neke zalea?

Noz? nola? nondik? nora? ta nongo semea?

 

Banaka eltzen da, Balentin, aiñ gora,

Lurrez egiña da ta astuna gizona;

Arimaz ziñalako aingeru bizkorra,

Egan zenduan baiña zuk ein Olimpora.

 

Bai, arañoxe ziñan, Balentin, zeu eldu,

Nor izan leitekean zu legez aingeru;

Ezpada egin bedi Logroñun itandu,

Non igarri eutsuen ziñeala Santu.

 

Baiña, iparra topan artean orratza

Dabill larri, artega, baita ikaraka;

Bere Iparra topan arte gelditzaka,

Zelan etzan biziko zuk zeunkan biotza?

 

Abade egin arren, etziñan asetu,

Etzenduan Logroñun norterik billatu;

Non egin bear eutsun biotzak geratu,

Atia Morey-k garbiro eutsun ezagutu.

 

Zirautsun egotzula Okañan sartzea,

Antxe dominikoak eukela etxea;

Norako zuk zenkarren egarri luzea,

Non baita topau bere zenduan bakea.

 

Non irago baiño len epe bat luzea,

Etzan gatx zuri usaiñ ederra artzea;

Zalako zeure biotz aiñ iñozentea,

Jesukristoren lora danen baratzea.

 

Ango erregelea zintzoro jagoten,

Ez eutsun beste batek aurrea artuten;

Dana jatsun leun, gozo, ezti an erexten,

Oitua ziñalako mirria irunsten.

 

Benetan eder ta zoragarria da,

Udan jardin bat oso loraz jazten bada;

Baiña, zu ederrago profesau ziñala,

Apostolu eginda, zoaz Manilara.

 

Ai! Ango dominiko anaien artean,

Taborren lenengoan aurkitu ziñean;

Baiña Martitzen Santuz Tonkiñen eltzean,

Jetsemanin kaliza prest zeunkan aurrean.

 

Andia zan orduko persekuziñoa,

Gobernadorea zan tigre gisakoa;

Kristiñauen odola aiñ jakon gozoa,

Illteko bere egarri Neronek lakoa.

 

Diñozu egozala Siongo bideak,

Lutoz, baltzez jantzirik, illunik, tristeak;

Kobetan eskutaurik zotinka abadeak,

Goiko laguntza eske naibagez beteak.

 

Zorionean baiña, ara jo zenduan,

Non egin zinduezan Obispo beinguan;

Non artzaiñ bat geiago bear zan orduan,

Ardirik etzedin ill otsoen aguan.

 

Zeinbat iru urtean zenduan ikusi!

Zeinbat ardiai emon, zeinbat erakutsi!

Zeinbatek iraun eben ill artean zoli

Zugaitik berbak beti egin da Kristori!

 

Azkenez zeuri bere ebagi burua,

Eutsuen idunetik, Obispo Santua;

Zeruan gozetako mitra obagua,

Eta martire palma eder betikua.

 

O! Apostulu andi ta konfesorea,

Martire santu barri, euskaldun ondrea,

Lagundu egiguzu asaben fedea,

Ill ez, ta biztu dedin gure Arbolea.

 

                        Ibaizabal, 1903, 60

 

aurrekoa hurrengoa