www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maizterra

 

Maizterra, beti beti etxagunen gisan

Gabez lapurren einda aberatz bizi zan

Ta beragaitik asko aurkitu zirean,

Soloetan zaintzaillak jarri bearrean,

Abade Jaunagana batzuk joan ziran,

Lapurretea zer zan predikau egian,

Baita azaldu eban lenengo domekan,

Gabetako lapurra bazan emendetan.

Esan eban lapurrak kondenariñua

Eukala biurtuten ezpeban ostua,

Eta maizterra zelan zan pekataria,

Au entzunak emonik ikara larria,

Ta abadeak besoa zelan eban jaso

Berbeari geiago indar emoteko,

Maizterak pentzau eban zerbaitegaz bera

Joiala jaurtigi ta buruan jotera,

Eta zelan bildurrez burua makurtzen

Daben, jenteak deutsa usaiña artuten,

Esanaz aopean eleixako danak:

«Burua makurtu dau errua daukanak».

 

Pekatua guzienez dator azalera,

Bestelan biziten da barruan artega.

 

                        Ibaizabal, 1902, 2

 

aurrekoa hurrengoa