www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Neskatillarik ederren danari
bere sorrera guztiz garbiko egunean

        Amalauduna

 

Ondrarik geien gaur Neskatilleari!

Aingeru galant bat zergaitik baten

Jatsi izan jakon, Zerutik berari

Barririk onena ekarte arren;

Berboaren Ama, izango zanari,

Zerren Alaba zan, Jainko Aitaren,

Esposatzat izan bear ebanari

Espiritu Santu Jaungoikoaren,

Pekaturik baga sortua dalako,

Dontsu andrakume guztien artean,

Graziaz beterik parebagea;

Burua triskaurik aregaitik dauko,

Lotsari gorrian beronek oiñpean,

Infernuko Buru suge eskergea.

 

                        Euskal Erria, 1884, XI

 

aurrekoa hurrengoa