www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gure erosla edo
errendentorearen jaiotzan
Zerutarren piestea

 

Diamantezko ateak

Zeruak dauz zabalketan,

Bake ta garaitz banderaz

Balkoiak orniduten;

Eguzkizko ustaiz jantzi

Jauregiak leioetan,

Alako klarin zoliak

An dabez soñututen.

 

Eiorik tela me piñak

Zeruko euntegietan,

Eskuadra egodunak

Soñean dabez jazten;

Areen zuritasunagaz

Edurra da lotsaketan,

Zerren zuri izatean

Ez deutsan irabazten.

 

Jazintoakaz politu

Ditue euren egoak,

Amatiste, zafir eta

Esmeraldaz gañera;

Izar txikiz egin dabez

Girnalda eta aroak,

Urrezko kartxetak jakez

Lepotik jausten beera.

 

Egindako koroiokaz

Jantzirik euren buruak,

Uleak astintzen jakez

Putz eginik aixkak,

Ezpata biurtzen dabez

Zeruko Argi sutsuak

Urrezko errañu zorrotz

Ingurura boteak.

 

Rubi eta topazioz

Soru leun bitxituetan,

Leiarrez plazetatik

Doaz aurrera aurrera,

Eskuadra zerutarrak

Otslankai ots eztietan,

Betiko ateetara

Aurkeztu egitera.

 

Oneek dagoz margarita

Eta urrez apaindurik,

Nun aurkitzen dan glorien

Iturburua Bera,

Norentzako ez dagoan

Iñon leku ezkuturik

Ikusi ezingarririk

Guretzat dan legera.

 

Bere aurrean egoak

Laster dabez apalketan,

Argiaren arpegia

Dabenean ikusten,

Zabalduten dituana

Gloriak goiko saletan,

Gaur diranak iñoz baño

Obeto erakusten.

 

Dirudie dagozala

Jantzirik danak izarrez,

Itxarondako Umea

Jaio izan danean,

Dontzell Amaren altzoan

Aurkitzen dana negarrez,

Bizi dala atsegiñez

Aitaren bularrean.

 

Zerutarrak gura leukee

Betiko Aitaren baimena,

Jatsiteko ikustera

Zapietan bildua,

Egitada aiñ andia

Guretzat asi dabena,

Betetako ustu ziran

Goiko aulki pillua.

 

Bekokiaz egitean

Gura eben señalea,

Noz egingo ete eutsen

Egozana begira,

Bereala eskerturik

Egindako mesedea,

Zerutar egatzalleak

Beruntz asiten dira.

 

Urratuten dabez egan

Esferarik galantenak,

Txilibitu ta danborren

Soñu gozo artean,

Esfera orrei kendurik

Bitxirik onen onenak,

Jaiotako Umeari

Eskinteko lurrean.

 

Bardin dabez Urdiñean

Izar asko atrapetan,

Lasto gañeko Seiñari

Aurrean ipinteko,

Eguzki izpietatik

Ederrenak arrapetan,

Aprill-Maiatz loratiak

Diranak egiteko.

 

Airetan botaten dabez

Pomo urregorrizkuak,

Ain datoz alegere ze

Egodun doatsuak,

Disparetan dituezan

Su bizi eta gartsuak,

Gabe eguntzeko dira

Eguzkia lakuak.

 

Inguratzen dabe koba

Ondasuna dagona,

Lurrezko dan gizonaren

Beloagaz jantzirik,

Eguzkien Eguzkia

Eta Argi dan agana,

Guztiak auspetzen dira

Umilidadez beterik.

 

Zabalduten dira gero

Astindurik Nunzioak

Ego zuri, ori, urdin,

Arre, berde, gorriztak,

Airez uger dakienak

Balira legez usoak

Artzaiñai iragartera

Pozgarrizko albistak.

 

Jaio dan Erosleari

Jasorik gloria diñak,

Aingeru alegereak

Txit ederto kantauta,

Ama Semeakaz daukez

Euren gaurko atsegiñak,

Beraz eroturik dagoz,

Besteaz zoratuta.

 

                        Euskal Erria, 1885, XIII

 

aurrekoa hurrengoa