www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zoaz ondo

        Mariari zeruetara igo zan egunean

 

Onelan zuk Ama, largauko gaituzu?

Onelan ainbeste seme alaba?

Zergaitik ez gozuz? zergaitik ez gozuz

Zeugaz eroaten zeruetara?

 

Gure zizpuruai ez entzun eginda

Arriturik nago zelan zoazan,

Ete zoaz Ama? ete zoaz Ama?

Pozik baga emen bizi gaitezan?

 

Zugan ipiñirik daukana biotza,

Zure besoetan nai dabena lo,

Ama zu bazoaz, Ama zu bazoaz,

Zelan aurrera da bizi izango?

 

Zugaz nasi egan egin gura neuke,

Zure mantuari nik oratuta,

Baña eziñ igo, baña eziñ igo,

Nagoalako ai! lurraz lotuta.

 

Zoaz ondo ondo, zoaz Ama maite,

Zeru gorenean jazarritera,

Erregiña antxe, Erregiña antxe

Falta dabe eta agindutera.

 

Begira dagotzuz zerutar guztiak,

Noz igoko dozun euren Errira,

Ongi etorriak, ongi etorriak

Egiten bidera urtenak dira.

 

Naiz ta gu gelditu Ama zu bagarik,

Ume zurtzak legez emen lurrean,

Ez gagizuz aztu, ez gagizuz aztu,

Jarriagaitik zu zeru gañean.

 

                        Euskal Erria, 1887, XVII

 

aurrekoa hurrengoa